miércoles, mayo 23, 2012

drive haserre bizian dago

Batzuek uste dute Drive deritzon heroi berria oso "cool" dela, hau da, ez duela sentimendurik barnean. Ingelesezko hitzak adierazten duen lez, cool edota hotz erraiten diogularik pertsona bati,honako hauxe espresatu nahiko genuke:
besteen aurrean ez dut kasik kontakturik, besteekiko maitasuna ezdu inolaz ere azalarazten, hiritarrekiko errespetuak dakarren gertutasuna ez da nabaritzen berorrengan, ezta hurrik eman ere.
Gure XXI. mendeko heroi berriak, ostera, ez du holan izan beharrik. Erran barik doa ez natorrela inondik inora bat baieztapen honekin, zeinek baitio Drive estatu batuetako prototipo baino ez dela; argi dago, horrez gain, berak ohartarazten gaitula bi bizitza dituela: bata da arrunt-arrunta, gidari zein mekanikoa, biak al biak haizu. Bestea, ostera, ezkutuan gera liteke, berorrek gura duelako itzalpean ageri, lanjeroso bada ere. Azken horrek guztiak dirau bizirik oraindik orain, gabeko isiltasunean darrai Drivek zilegi ez diren eraso, lapurreta eta gainerako legez kanpo jarduera lazgarriak egiten.
Balirudike gure antiheroia ez dela pozik, ezin dezakeela kausi berorren lekua ludi honetan. gaba gogaide, bizitza gerizpean jardun, ezkutuko pertsonaiaren paperari datxekion bakardadea itzela da oso; hau da, aktorea dirudi egunean zehar, iluntasuna eroaten baitu barnean, berorren azalari loturik balego izerdia, ezin baitezake aurki lasaitasuna, harik eta alboko auzokidea ezagutuko duen arte, zeina baitago ezkondurik, halabeharrez. Eta honenbestez, zoritxarrari ihes egiterik ez dagoenez, hasi ere, has gintezke imajinatzen handik aitzin den-denak aldaraziko du berorren eguneroko bizitza.
bortizkeria hain handia agertzen zaigu, non ezin aguanta baikaitezke driveren sufrimendu petrala, ez beraren amodiozko gorabeherarik, ez eta berorren isiltasunik ere, herioa bisitan ailegatzen zaiolarik. edonori gerta dakioke horrelakoa, baina, tamalez, drive beste mundu baten jaioa, ezin gintezke jar beraren lekuan, ez baita existitzen. Ez hemen, ez AEBetan, ez Ozeano Barean, inon ez.

domingo, mayo 20, 2012

U KEEP ME UNDER YOUR SPELL

i don't eat, i don't sleep;i do nothing but think of u


Holan antzeman nahiz atzeman dezakegu zertan den protagonistaren sentimendua; zeren eta sentimenduez ari baikara, hemen, hor, bai eta han ere. Edonon, hots.



http://www.youtube.com/watch?v=v3LUBKRY4rQ



Eta zirrara gogaide, drive izeneko mutilak badaki, ongi asko jakin ere, berorren amaiera gertu duela; nork bere iritzia izan lezake, baiñan, nik uste, hauxe dela azken bolada honetako pelikularik onena, ezbairik gabe. zalantza izpirik balego, ez nengoke hemen etzanda, ordenagailu aurrean rengaine hau entzunez etengabe, zeinek baiteritzo "under ur spell".
zergaitik izan ote liteke, bada? erraz asko kausi nezake erantzunen bat; tamalez, halabeharrez, sinetsita nago Drive-k dakarren sufrimendua itzela dela, gero.

Bada, azter dezagun, labur bada ere, zergaitik irizten dion Drive-k ezin dezakeela lorik egin, ezin jan dezakeela inolaz ere; berorrek bakarrik hausnartzen dau neskaz,errubiñaz alegia. I do nothing but think of u. hau bai dela sentimenduen gorazarre. Ez dago besterik, hala ere, hitzen horien guztien haratago.

u keep under ur spell. amodioa, sakrizioa, bai eta bortizkeria ere. den-denak hartu berri du zergatia,zeina izan baitaiteke maitasuna. lehen ,ostera, handik harat joaten zen Drive diru bila, hortik hona hutsune itzel bet betetze aldera. Hemendik aitzin, ez du gehiagorik bilatu behar, baizik eta izorraturik nago. andra okupaturik dago,ezkonduta, baina ez berarekin. oso bestelakoa da kontua, beste gizon ezberdin batekin baitago liaturik, bai eta umea eduki ere bestearekin. ez dago irtenbide errazik.
i don't sleep.....

martes, mayo 01, 2012

the sound of arrows...

wirklich gibt's nicht eine OMD folgende musikgruppe??? And it will never ever go away...dioenez etengabe. Ez dakit nik zergatik ote; konturatu, baiñan, erran barik doa kontura nintekeela erraz "u come back to me" deritzon esaldiak dakartzan ondorio zuzenak zein gogorrak izaten ari direla ulertezin. Argi dago, beraz, ez dudala inolaz ere ulertzen, ez eta hitzik ere. tutik ere ez. "zu, zu ostabere bueltatu zara niregana" izeneko esaldia botatzen duen bitartean, hausnartzen hasia naiz berriz ere. http://www.youtube.com/watch?v=tDILiOzh8_U&feature=related Antzeman daiteke kolokan nagoela orain. Lehen ez bezala, orain zalantzaz josia, ezin amets dezaket lasai batean, zeren eta zerbait kezkatzen bainau, zeina ez baita erraz ulertze aldera. Nik dakidanez, batzuen idurikoz, zerbait erraiten dioten zerari datxekion sentimenduak honako izen hauxe du: sufrimendua. Beste batzuen esanetan, ostera, ez dago aipatu beharrik gizakiaren kondizioa dakusagula sentimendu horietan guztietan. u come bak to me, u come back to me. And u'will never go away!!!!

miércoles, marzo 07, 2012

FIX U??????????

http://www.youtube.com/watch?v=sA0y_zMITbM&feature=related

Tears stream down on your face
When u lose something you can not replace
Tears stream down on your face

Tears stream down on your face
I promise u that I will learn from my mistakes
Tears stream down on your face


Erraza da oso...saiatuko natzaizu laguntzen, errekuperatzen. Malkoak doaz zure aurpegitik beherat; galduko bazenu zerbait, zeina ezin baitezakezu edonon kausi.
Zin dagizut ikasiko dudala akatsengatik, benetan diñotsut.

batzuetan erdiets dezakezu zer edo zer; halere, hauxe ez da zuri komeni zaizuna.
Argiek eroanen zaituzte etxerat, hauxe baino ez dut jakin gura.
Lights will guide u home. Hain erraza da, non ezin baitaiteke holan geratu, higitu beharko naiz edonora.
Odola dario, pairatzen ari naiz berak eta bost. Badekot gorputza zarituta, arima gogogabeturik, zin dagizut ikasiko dudala. Zin dagizut maite zaitudala betiko, nire onurarako, gure mesederako, nire onerako.
Azaldu ere, ez dakit nola azaldu. Saiatu, bederen, saiatzen ari naiz ulertzen.

LOST IN TRANSLATION? den-dena ezin dezaket azalarazi hizkuntz honen bitartez. But, if u never try, u will never know???
Arimak darrai bizirik, oraindikan. Korrika ari naiz, saltoka egiten dut aurrera, bertan behera jaistarazi ditut nire beldurrak. Horrenbestez, ederki argi dakusat irtenbidea. bakarrik ez, bakarrik ezin dezaket onar porrota. Egia da, gainera, behar zaitudala datorren hamarkadarako; ez dago, ordea, nondik heldu. Ezbairik gabe, horrez gain, imajina dezaket isolamendua zein bakardadea etxean, sarraila ireki bezain fite; horren ondorioz, hasi naiz ostabere negar egiten. Negar zotinka, malkoak isurtzen ditut nire aurpegitik behera.
triste nago orain. Bihar beste egun bet izanen da ludian; horretaz sinetsita nago. Ahal bezain azkar korritu naiz gaur gurera, baiñan zu, zu zeu jadanik ez zaude hor, nere zain. NORA JOAN OTE ZARA, MAITIA?

nork botako dit errieta etxeratzean? nor izan ote liteke nire sostegua gaba tristeetan? nola sar ninteke ohean zu barik? nola aurre egin diezaioket ilunabarrari?
i promise u that i will learn from mistakes!

miércoles, febrero 29, 2012

29.02.2020

de nuevo será bisiesto. ¿estaré todavía aquí? tengo miedo, el tiempo se acaba

WHEN U'RE AROUND ME...

i am radiactive. My blood is radiactive. Egia da, benetan diotsut, nire bihotz txikerra erradioaktibo bilakatu dela nahigabe.

http://www.youtube.com/watch?v=YOZ-4dijxos

Eta ohean datza nire bihotz koxkorra, baiñan amets egiten dut etengabe hondartzaz, zeinek makurtzen baitu nire odol beroegi. Eta, azken finean bada ere, ez dago zer ikusirik ohetik. Hondartzatik bertatik, aldiz, bai dela erradioaktibitatea. Hain da asago Fukushima, non ez baitezaket ezertaz gehiagorik haurnar. Egia borobila baino ez da hauxe; argi dago, hortaz, ezin antzeman dezaket zertan dautzan euren begietan, japoniarrenetan hain zuzen be. Ezta hurrik emon be.
Horren ondorioz, politika gogaide, nago haiek jakin badakitela ezbarik gabe zertan den ona, zertan den txarra, zer dagokigun guri, zer merezi genezakeen petralkeria hau guztia sortzearren. infernua al zerua, ote?
nire esku, bederen, ez dago oraindikan.

martes, enero 17, 2012

Emozioak gogaide

...eta darrait etengabe musika entzuten, zeren eta horrexek laguntzen bainau. Askotxo, gainera, esango nuke. Haatik, drogazaleok egiten dugun lez, aipatu 3 minutu inguruko abestiak berez datoz nire gogora. Hau da, arimak irensten dituena. Horren ondorioz, drogek eragina, zenbat eta pilula gehiago hartu, orduan eta dependentzia handiagoa, zabalago eta ugaria sortuz doaz. Ez dakit nola azaldu beste era batean. Erraz samar iruditzen zait holanxe, u-tubek eskaintzen dizkigun hodei horiek azalarazten. Bestela, zer eginen ote nuke? MUSSEN TUE ICH NUR STERBEN

7. the shins. oinarrizko abestia
http://www.youtube.com/watch?v=tvj_a5dwrf4

8. al stewart. katuaren année
http://www.youtube.com/watch?v=cqZc7ZQURMs&feature=related

9. nick drake. ilargi arrosa
http://www.youtube.com/watch?v=aXnfhnCoOyo

10. them(van morrison). G L O R I A
http://www.youtube.com/watch?v=7RI-QtEAwvE

hemendik honainoko sentimenduak eten barik ager daitezke

sábado, enero 14, 2012

me emocionan....(part I)

y no puedo evitarlo. Es superior a mi; la música es el mejor invento que ha creado el hombre, muy por encima de internet y la farsa de las nuevas tecnologías.

1. there she goes(the la`s). me gusta más la versión de sixpense non the richer
http://www.youtube.com/watch?v=tMfXeuv4kZE&feature=fvwrel

2. gotye. Somebody That I Used To Know
http://www.youtube.com/watch?v=8UVNT4wvIGY&noredirect=1

3. florence and the machine. Rabbit Heart
http://www.youtube.com/watch?v=318Pxu6NCyQ&feature=related

4. claps your hands ...say yeah yeah
http://www.youtube.com/watch?v=qhaA-aIIQGM

5. arcade fire. suburbs
http://www.youtube.com/watch?v=5Euj9f3gdyM

6. lana del rey. video games
http://www.youtube.com/watch?v=HO1OV5B_JDw&feature=youtu.be



honekin emoziñoak berez datoz, nahigabe, negar sotinka, zeren eta, sensibilitatea nagusi, emozioak hartzen bainau