jueves, agosto 27, 2015

......eta berau balitz?

ELLA
....galduko nuke neure burua, eta kausituko ostabere, beste gorputz nahiz arima batekin. jendea hortik hona, ahazten nau, ageri eta desagertzen da; da erantzun eta galdera, nirekin dator baina ez dakit nora. berau jarraitzen dau izaten; nire ahoa okertzen bada, eta deitzen du beste bat; nire delitua da berorrek ez duela bihotzik. nire etsai eta lagun, berau da; beste agur bati so natzaio hain hur, eta berau balitz galtzen ari naizena....BIZITZA GURPIL BAT IZANEN BALITZ, AURRERA DARRAI ETENGABE, BIRAKA.....

 https://soundcloud.com/hiram-martinez-ojeda/y-si-fuera-ella-alejandro-sanz


ez dakit zer pentsaturik, zer hausnarturik, zer erabakirik, poztuko nintzake hortaz?
nere iritziz, ba al da beste uste okerra edo ustela,  berataz pentsatzen badut? hantxe geratua naiz, nire iluntasunean sartuta, murgildurik, ez dut kausitzen irtenbiderik. nirekin balihoa, sufrituko nuke hainbeste? zer bilakatuko luke nire sufrikarioak? apaltasunez noa zugana, buru makur, triste, sexu gogoekin, eta manhattanen egotea gustatuko litzadake, ezbairik gabe. Tolesturik, ohean sartuta, sorbaldak ukituz, ipurdia ipurdiaren aurka, arimak gogaide, hotz bihurtzen ari da gure espazio itxia. nahiz eta minduta nagoen, THERE SHE GOES AGAIN.
https://soundcloud.com/michaelmorrison-1/the-las-there-she-goes

Nothing changes, if u don't want. Ez dakit zer egin behar dudan. Halere, badakit, ongi asko jakin ere, ZER NAHI EZ DUDANA. zerbait da, gero, hasteko eta behin.
karriketan zehar, hobe lihoakiguke, beste aldera begiratuko bagenu. eskaleak dauden lekura, hara begiratu behar. geurekoitasuna uka dezagun, txapon esker dabiltzanoi laguntxoa eskain iezaiegu, arren! KOKOTARAINO NAGO-TA!