viernes, mayo 21, 2010

100 minutu ederrean

Atzo zorte itzela eduki nuen. Ezusteko nahiz aparteko film ederra ikusteko abagunea izan nuen. Benetako amodiozko pelikula xume, simple, eta erraza ikusi bainuen. Gidoiak ez du ezer apartekorik, Donostiako alde zaharrean girotuta dagoelako bereziki. Bakarrik kontatzen duenari begiradatxo bat emango begenu, prest nengokeela ,uste dut, esateko pobre xamar dela. Baina, beste ikuspegi batetik begiratu behar. Diru ezarekin ez ezik, gutxieneko hizkuntza batean ere filmatuta dago, eta gaur egungo krisialdiari begira asko esatea da hori. Hala ere, neuzkan aurreiritziak behin gainditurik, esan nezake merezi izan duela harat, zinema aretoetara hain zuzen, pelikula ezin ederrago hau gozatzera. Batzuek erranen lukete filmak ez duela ezer gehiagorik gehitzen. Beste batzuek, ordea, mesprezia lezake bi amoros hauen arteko pasioa harik eta pelikulari dagokion bisioa ez gomendatu arte. Neu harago joango naiz eta gustatuko litzaidake zuei helaraztea oraintxe bertan egundoko 6 euro pagatuko nukeela 80 EGUNEAN zinema aretoan begiesteagatik. Aurrekontu gutxi, pelikula polita. Zer gehiago eskatuko nioke film eder bati?