miércoles, mayo 23, 2012

drive haserre bizian dago

Batzuek uste dute Drive deritzon heroi berria oso "cool" dela, hau da, ez duela sentimendurik barnean. Ingelesezko hitzak adierazten duen lez, cool edota hotz erraiten diogularik pertsona bati,honako hauxe espresatu nahiko genuke:
besteen aurrean ez dut kasik kontakturik, besteekiko maitasuna ezdu inolaz ere azalarazten, hiritarrekiko errespetuak dakarren gertutasuna ez da nabaritzen berorrengan, ezta hurrik eman ere.
Gure XXI. mendeko heroi berriak, ostera, ez du holan izan beharrik. Erran barik doa ez natorrela inondik inora bat baieztapen honekin, zeinek baitio Drive estatu batuetako prototipo baino ez dela; argi dago, horrez gain, berak ohartarazten gaitula bi bizitza dituela: bata da arrunt-arrunta, gidari zein mekanikoa, biak al biak haizu. Bestea, ostera, ezkutuan gera liteke, berorrek gura duelako itzalpean ageri, lanjeroso bada ere. Azken horrek guztiak dirau bizirik oraindik orain, gabeko isiltasunean darrai Drivek zilegi ez diren eraso, lapurreta eta gainerako legez kanpo jarduera lazgarriak egiten.
Balirudike gure antiheroia ez dela pozik, ezin dezakeela kausi berorren lekua ludi honetan. gaba gogaide, bizitza gerizpean jardun, ezkutuko pertsonaiaren paperari datxekion bakardadea itzela da oso; hau da, aktorea dirudi egunean zehar, iluntasuna eroaten baitu barnean, berorren azalari loturik balego izerdia, ezin baitezake aurki lasaitasuna, harik eta alboko auzokidea ezagutuko duen arte, zeina baitago ezkondurik, halabeharrez. Eta honenbestez, zoritxarrari ihes egiterik ez dagoenez, hasi ere, has gintezke imajinatzen handik aitzin den-denak aldaraziko du berorren eguneroko bizitza.
bortizkeria hain handia agertzen zaigu, non ezin aguanta baikaitezke driveren sufrimendu petrala, ez beraren amodiozko gorabeherarik, ez eta berorren isiltasunik ere, herioa bisitan ailegatzen zaiolarik. edonori gerta dakioke horrelakoa, baina, tamalez, drive beste mundu baten jaioa, ezin gintezke jar beraren lekuan, ez baita existitzen. Ez hemen, ez AEBetan, ez Ozeano Barean, inon ez.