domingo, mayo 20, 2012

U KEEP ME UNDER YOUR SPELL

i don't eat, i don't sleep;i do nothing but think of u


Holan antzeman nahiz atzeman dezakegu zertan den protagonistaren sentimendua; zeren eta sentimenduez ari baikara, hemen, hor, bai eta han ere. Edonon, hots.



http://www.youtube.com/watch?v=v3LUBKRY4rQ



Eta zirrara gogaide, drive izeneko mutilak badaki, ongi asko jakin ere, berorren amaiera gertu duela; nork bere iritzia izan lezake, baiñan, nik uste, hauxe dela azken bolada honetako pelikularik onena, ezbairik gabe. zalantza izpirik balego, ez nengoke hemen etzanda, ordenagailu aurrean rengaine hau entzunez etengabe, zeinek baiteritzo "under ur spell".
zergaitik izan ote liteke, bada? erraz asko kausi nezake erantzunen bat; tamalez, halabeharrez, sinetsita nago Drive-k dakarren sufrimendua itzela dela, gero.

Bada, azter dezagun, labur bada ere, zergaitik irizten dion Drive-k ezin dezakeela lorik egin, ezin jan dezakeela inolaz ere; berorrek bakarrik hausnartzen dau neskaz,errubiñaz alegia. I do nothing but think of u. hau bai dela sentimenduen gorazarre. Ez dago besterik, hala ere, hitzen horien guztien haratago.

u keep under ur spell. amodioa, sakrizioa, bai eta bortizkeria ere. den-denak hartu berri du zergatia,zeina izan baitaiteke maitasuna. lehen ,ostera, handik harat joaten zen Drive diru bila, hortik hona hutsune itzel bet betetze aldera. Hemendik aitzin, ez du gehiagorik bilatu behar, baizik eta izorraturik nago. andra okupaturik dago,ezkonduta, baina ez berarekin. oso bestelakoa da kontua, beste gizon ezberdin batekin baitago liaturik, bai eta umea eduki ere bestearekin. ez dago irtenbide errazik.
i don't sleep.....