miércoles, junio 06, 2012

Sometimes i remember wrong!

es una puta maravilla.

http://youtu.be/9JHvMjfCYew

Ohetik hara ez dakit zer kausituko dudan; batetik, dut ludiarekiko haserre maltzurra, zeinek erraiten baitit den-dena usteldurik dagoela; bestetik, ordea, guillemots deritzon taldeak dakarren sentimendua bor-borka darabilt buruan. Ezin ahantz dezaket bizirik dirauela lurrarekiko engaiamendua, hiriari datxekion lotura hertsia, bai eta gizakiekiko errespetua ere, zeinek konbentzitu bainau, finean, zu lako pertsona ezin kausi dezakedala beste inon, agerikoa denez. Prest nengoke, halaber, beste ludi batzuetan higitzeko, albait lasterren gainera. balirudike hemen ezin ediren dezakedala nire lekutxo propioa, zeinek laguntzen baitigu antzematen den-dena beste era batean, zeinek bultzatzen baikaitu mugitzera ostabere ohetik hara. zail da oso altxatzen egunero, lanera abiatu, irratia piztu kate berean, kaka zahar bera entzun, eta horrela konturatu soberan zaudela hemen, hor eta han, edonon alegia.
hain da korapilotsua burmuina, non ez bainau lasai uzten, gauza oro jakin nahiko luke madarikatuak, izparringi orotan miakatu geldi barik.
ohhh guillemots, mes potes anglais, ne me quitez plus déjà!j'en ai besoin de suivre encore avec le douleur, sentir la courage d'un beau jour une autre fois, batzuetan akordatzen naiz txarto, ez dakit egia denentz.....................
Zure besoetaruntz noa, nora eroango ote nozu aldiotan????erduzu honantza, hemenxe bero-berotan loak har gaitzake-ta!