jueves, abril 25, 2013

11 o'clock....TICK TOCK?

http://www.youtube.com/watch?v=NXYy_KCaPfE

1980an izan zen, aspalditikan esango luke donostiar batek. aspalditik, alegia, u2-k ez du diska onik atera, 1993.urtetik hain zuzen ere.

http://www.youtube.com/watch?v=IS8Ze8Ennho

penaren pena, gainera, aipatu beharrean nago behea jo duela, eta jarraituko ei duela. ezen den-denak bizitza honetan amaiera zuzena baitu, denak, baita bizitzak ere. Eta horretan gabiltza, aldiro-aldiro pentsatuz goaz bizitza ez dela bukatuko, ez dela ailegatuko amaiera, hondarra, finitorik gabeko bizitza saiatzen ari gara bizi izaten. Bizkitartean, gai gara mespretxuz aritzeko, geurekoiak eta handikiak kausi ditzakegulako leku orotan.
Hainbat pertsona ezagutu ditut nire bizitza laburrean, eta inork ez du antzeman errealitatea zein den: ludia agortzen ari da, eta hala ere, ez gara konturatzen. Edota zuzenago esanik, ez dugu konturatu gura.
Dela azken azterketazko emaitza, dela lanazko gorabeherak nagusiekin, dela aitorpen zein kaudimen tasa, dela Siriako sarraskia telebistan, dela AEBetako hiltzaileak akabaturik NBC deritzon kate pribatuan, dela erlojua aurrera joanik eta atzera joanarazi, dela besteeekiko errua eta maitasun eza, zeina nagusitzen baita gure eguneroko bizitzez, dela metroaren txartela eta berorren igoera nabaria eskuartean, dela soldataren gainbehera eta nire benetako pairatze bidea hilaren hondarreraino, dela kamikazeak NIKEI burtsan, baita Europakoan ere. Dela besteen arazo zein ika-mikak, dela eskaleen gosea eta nahigabea karriketan diru eske, lan eske, irteeraren eske, dela maitaleekiko gorrotoa, dela sexuazko auziak ohe berberean, dela eguzki, laino eta euri-lanbroa, dela teleserieak, dela Hollywoodeko aktore apartak, dela futbolariak futbolzelaian gure heroi bihurtuz eta ez saramago bat, dela nire ezjakintasuna denetaz, dela u2ren gogogabetasun horiek guztiak....
horrek guzti horrek ez du ezer esan nahi, pasieran baikaude hemendik. Nola etorri garen, hala joanen gara hemendik. biluzik eta ondare barik