miércoles, abril 17, 2013

Euskara munduan. bigarren atala

So egin diezaiogun, beraz, gure gaur egungo eiteari, zeina nagusitzen baita gure eguneroko bizitza.

Euskara eta aberria-defendatzaileak.

XXI. mendean egonik, eta badirudi ez dugula ezer ikasi euskaradunok. Euskara lot diezaiokegu politikari, sozialismoari, baita indar armatuari ere. Bai, egia da. Kontatu dut, beraz, zergatik den berau. Alderdi popularreko agintari batek ezin dezake menperatu euskara, harik eta adituetatik adituena bihurtu arte. ez. Ezta hurrik eman ere.
Euskal Sozialista muturreko batek euskararen kontra jardutea imajina al dezakegu? ezta pentsatu ere. Eta euskal militante sutsua matxista peto-petoa bilakatzea, ote? ezta gure amets zikinetan ere. Mirande batek misoginia aldarrika lezake, eta horregatik, beraz, baztertzen dugu berorren idazkera oro. Feminista batek ez luke inolaz ere bere "haur besoetakoa" mirestuko. zergatik dago den-dena hain nahasturik.

Har dezagun kontuan une batez ezker abertzaleon iritzia(eta hemen ez naiz kritikatzen ari), dena baitatorkigu pakete berean: sozialista, bildutarra, mendizale, euskaradun petoa, esker militantea, ekologista, feminista muturrekoa, langileen defendatzailea, zentral nuklearren kontrakoa, zabor ekologikoaren aldekoa, PP alderdiaren etsai, Chavezen lagun, Palestinarren lagun, ertzaintzaren kritikatzailea, okupa izeneko mugimenduaren alde, kapitalismoaren kontra...jarrai dezaket milaka eta milaka orritan.

orain, bestaldeko egoera. Alderdi popularreko kidearen ustea: LAcoste jertseduna, eskola pribatuetan ikasia, diruduna(aberatsa ez balitz), etxeduna, bankuzalea, euskararen etsai(edota bederen ez lagun), Espaniarra, monarkikoa, ETAren kontrakoa, Auzitegi Nazionaleko defendatzailea, AEBetako lagun, baita Israeldarrena ere. Matxista, familia handikoa, eliza-bisitaria(edota fededuna amorratua), antisorgailuen kontrakoa, hiritarra...

bale, bi aldetako joera deskribatu dut pixka bat. Eta alde batetik zein bestetik ikusita, NON DEMONTRE KOKATZEN DA EUSKARA? hizkuntza bat delako, s'il vous plaît. Ez dago besterik. Ni, euskaradun amorratua, peto-petoa, izan ote ninteke okupatzaileen etsai? gorrota al nezake Chavez edota Faxista izan ote naiteke?
Bada, badirudi, ezetz. Badakit, ongi asko jakin ere, horrelako hitz egiteko moduak ekar lezakeela gaizkiulertu anitz. Ez da nire azken xedea,ez bada. Baizik eta guztiz kontrakoa den jokaera: BAZTER DEZAGUN EUSKARA POLITIKATIKAN!!!arren.