domingo, abril 07, 2013

OHEAK BIHUR LITEZKE OHETSUAK


.... eta oheak txikituz doazen heinean, sufrimendua emendatzen da, harik eta jasaezin bila dadin arte. Zeren eta ohean beldur guztiak handitzen baitira. Beldurrak beti beldur, ez dago jakiterik zergatik sufritzen dugun hainbeste gaban: gabaz ohez ohe ibil daiteke, bai, jakinik ezin dela ahantzi zertan datzan auzia. Zerura joan, infernua bisitatu, lurretik pasatu, Danteren komedia bizi, amets baten barnean dena gerta daiteke: Dela Marteko John Carter eta berorren bidai astralak, dela Danteren eta berorren Divina Comedia, dela amorante arrunt baten desioa gabaren erdian. Hauek guztiak higitzen dira iluntasun osoz.