viernes, mayo 03, 2013

ATZERA BEGIRA...

jarriko bagina, kontura gintezke gauza guztiak aldatu direla nire inguruan. Baliteke ni ere aldatu izana, munduarekiko ikuspegia, beste pertsonenganako konfiantza eza, inguruko sentimendu nazkagarriak emendatu eta, gainera, musika entzutean azalarazten dizkidaten sentimenduek indar berezia dute nigan. Horrek du, horrez gain, desabantail erraldoia, gizabanakoei dagokienez. nabaria denez, ezkor ager ninteke, eta ez da gutxi sentitzen dudan ezinegona. Ludia, ezagutzen dudan moduan, aldatu delako erabat eta, ondorioz, lekuz kanpo kokatzen dut neure burua sare gordiano honetan.
Sareari zaionez, gero eta ilunago ari da bihurtzen. Atzera begira, ez dakit nor nintzen ni, zertarako bizi nintzen, zer bide jorratu nahi nituen. Orain, ostera, dena oso bestelakoa da: jakin badakit ZER ez dudan laket. bestea, gustatzen zaidana hots, oraindik ere ez dazagut. gustatu, ostera, gustatuko litzaidake zeri heldu. Hau da, sarea zenbat eta mardulago izan, orduan eta nazkagarriagoa da nire inguruko zera; bizitza, elkarrekiko konpromisoa eta, azken finean, besteenaganako hurbiltasun bako lotura.
bihar baikor ageriko naiz, edota bederen, baikorrago. edota beste era batean esanik, ez hain ezkor

1 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Zure pertsonenganako konfiantza ezak ez dizu uzten hurbiltzen zaizu jendea behar den ezagutzen.Horma handi bat jartzen duzu ez sartzeko zure bizitzan.Badago jenderik sentimendu onak zurekiko dituela, nahiz eta zuk ez onartu. Beno, ez dakit, beharbada ez dela horrela...

9:48 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home