lunes, febrero 22, 2016

Rènshi nĭ, wŏ hĕn gāoxìng

edota ONCE II.

eta bietariko batek dio besteari: please to meet you. hau da, kale erdian glenek marketari, glenek gitarra jotzen duen bitartean, marketa sor eta lor. txundituta, oso. Zeren eta musikarik politena entzun baitu gaur, rocka status quon, nahiz eta bakarrik eduki gitarra eta ahotsa, eta orain pil- pilean daude sentimenduak. So, u wanna sth, and u call and i´ll comme rush in.
eta dardaraka dabil anderea, mutila aurrean duela, kantatuz ahots urraturik, eta gitarra jotzen ia-ia malkoak lehertu arte, ezen there's no point to stop it. And all u wanna do is run,
Ihes egin bertotik, ez baitago besterik zure buruan, musika eta berorrek sortzen duen sentimendu kontraesanak, plazer eta min, amodio eta gorroto, lasaitasun eta urduritasun, eta minduta daude biok. ez dago ezer aldatzeko, ezer korrika egin ez dezagun, ihes egin ez dezagun hemendik at, hiritik gure ametsetaraino. So, u wanna something, and u call again.
ez naiteke zure joan, edota behintzat, gura duzun tokiraino ezin naiteke ailega.

https://musicmp3.ru/artist_chvrches__album_every-open-eye.html#.VsrCBiocbcs

Bizkitartean, eskoziako beste hiri batean kokatua.....