sábado, febrero 20, 2016

When your mind's made up

So, if you ever want something
And you call, call
Then I'll come running
To fight, and I'll be at your door
When there's nothing worth running for

 ..........................

Beraz, beharko bazenu zerbait, eta dei nazazu,
eta ni arineketan joanen naiz, borrokatzeko,
eta zure atean egonen naiz,
ez dagoelarik ezer baliogarririk korrika egin nadin.

https://musicmp3.ru/artist_glen-hansard-and-marketa-irglova__album_once.html

gaur, nirean joko dau glennek, eta filmaz akordatzen naiz, zeinetan bikotea agertzen baita; eta ni, okerturik, zinemara joan nintzen, pentsaturik beste filma zela, hau da, ONCe deritzan pelikula ikusi neban nahi barik, inolako sentimendurik gabe. handik irtendakoan, konturatu nintzen, nahiz eta musikala zen, hunkiturik atera eta bueltaka ibilia nintzen, bai neure buruan, bai hirian zehar.
orain oroit naiz beraien hitzez, errazak eta puntualak, bat-batekoak hirian bertan, karrikaz karrika, rengaine berberarekin, kaletik musika-denda batera, lokal batetik neskaren etxebizitzara, ingalaterratik nire bihotzera. betirako. ALL YOY WANNA DO IS RUN esaten zuen zuen hansardek. eta une horietan argi asko dakusat ondiño neure buruan korapiloa zein den. edota hobeto esanda, korapiloa askatzeko modurik onena:

There's no point trying to fight it.....