jueves, junio 14, 2012

SI TROPIEZO, ME VAN A COMER VIVO

http://www.youtube.com/watch?feature=endscreen&NR=1&v=v7MtZsF7m0g


hauxe da leloa,zu bai zu! eta ez da gutxi,gero! kale eginez gero, jango gaituzkete; argi dago, hortaz, ezin dezakeguLA laprast egin gizarte honetan, ezta hurrik eman ere.
Badakigu ondo asko hutsarren hurrengoa garela sozietate honetan, zeinek erraiten baitigu zertan sinetsi, zer pentsatu, zer sentitu.

Beating like a hammer? bada, egia lirudike hau guztiau, ezinbesteko ur hotzituta ohean egonik, itzartzeko une batetik bestera, era bortitzean dardarka ari naiz. jango gaituzte, txikitu, akabatu. Inork ez nau utzi kale egiten, horraino baitoa nire kontsolamendua: ez ni, ez nire seme-alabak, ez nire lagun minak, ez dago beste irtenbiderik komunitate honetan, zeinetan bizi baikara. Batetik da berekoitasun gero eta itzelagoa. bestetik, dugu politikariek sinestarazi diguten egia biribila, beraiena alegia, ezin koipetsuagoa. eta azkenik, ez hortan dautza gure ika-mikak, naziek ziotenez, gezurrak milaka aldiz errepikaturik egia bihurtzen dira, ehuneko ehun ziur. ez dezagun izan inolako zalantzarik.

JAN al GAITZAKETE, GAITZEGIA IZANGO BANINTZ? UTZI NAZATEN PLATERAREN ERTZEAN...