domingo, octubre 28, 2012

LOOPER

da ezbairik aurtengo pelikularik interesgarriena, edota behintzat, ikusi ditudanen artean onenetarikoa. ez dago erran beharrik askotxo laket zaidala zientzia-fikzioa, eta horren ondorioz, ederki asko gozatu dut looper deritzona. batetik, aktoreak hartzen ditut kontuan; bestetik, istorioa. Berau da, beraz, gehien interesatzen nauena, oren-bidaiak, gerotik honaino doazenak alegia. Eta bat-batean, hollywoodeko armarik onena gurera dator, sputnik bezalakoa: imajinazioa. ezen, imajinazioak dakarren estimulua handia da oso. Ez dakizu, zalantza izpirik gabe, zertan doan istorioaren haria, ez eta nondik-norakoak ere. Ez dezagun ahantz hastapenetik hondarrera ustekabe asko kausi ditzakegula. ez dakigu inolaz ere zein bidetatik joko duen delako hariak. ustekabeak ustekabe, badakigu ederki asko ezer onik atera dezakegula handik; eskuratu ere, eskura dezakegu ideiaren bat bruce willisengan: urteetan bidaiatzeak duen xarma zein dotorezia ezin ahaztu dezakegu, eta izugarrizkoa da amaiera. etenik gabe, akzioa nahiz emozioak landuz doa kontua, horretan baitatza den-dena. honek guztiak ematen duen gustura geratuko zait gaba honetan, eta datorrenean ere bai. merezi dau-ta!

http://www.youtube.com/watch?v=BfzFVbkutFE&feature=related