jueves, octubre 25, 2012

berba egin dezagun everwood-ez!!!

http://www.youtube.com/watch?v=zm636VSQXUU&feature=youtu.be

duela gutxi hasi naiz wild nothing ostera ere berreskuratzen. Zenbat sentimendu geratu ote dira hortik, abandonaturik? eta wild nothing entzuten darrait gaba honetan, pentsatuz everwood-ek antzera handia duela wild nothing-ekin. Sentimenduak sentimendu, denok dakigu, ongi asko jakin ere, zerk sentiarazten digun hobeto, edota, hobeto erranik, albait eta modu onenean, zeren eta, ondo sentitzeak dakarren baikortasuna ere izan baitaiteke hutsal. bai, hutsal aipatu nahiko nuke, eta ez zoragarri, ez superbe, ez eta itzel ere. gainera, badirudi kontraesana dela nire berba, balirudike errealitate paradoxiko bat jabetzen dela nire eguneroko bizitzaz; beharbada, baliteke... batzuetan everwood-en egin nahiko nuke lo, wild nothing entzunez, hango egoera arruntaz blai, hango errealitate gordina bizi izaten; batzuetan, ordea, ez dakit zer sentitu.