lunes, enero 28, 2013

ich hörte dieses lied in barcelona, so lange her....

http://www.youtube.com/watch?v=i8M-Moo4imQ

idiotheque hasi da abesten tom yorke kontzertuan, eta ni, jendez mukuru ezin dezaket arnas, gizoldea handia delako oso.
Nor da bunkerrean? emakumezkoak zein umeak lehendabizi, baiñan nor ote dagoen bunkerrean, ez baitakit nor den barruan.

http://www.youtube.com/watch?v=t_3P4lPtcZI

eta gero gerokoak, let down ekiten diot abesteari, eta nik, bitartean, orgasmo intelektuala ari naiz bizi izaten, ezen betidanik maite baititut lerro hauek; argi legoke, hortaz, atsekabeturik nagoela, egun batean hegalak haziko zaizkit, erreakzio kimiko baten bitartez, atsekabeturik. let down and hanging around.

eta geroxeago NME ari naiz irakurtzen, eta radiohead-en gaineko artikulua irakurri. atsekabeturik, zuk badakizu non zauden, eta egunen batean, egia esanik, histerikoa eta erabilezina, zeren eta hegalak haziko baitzaizkit egunen batean. Eta horrek garamatza beste irtenbide batera, kontzertu berean bainengo, ostera ere hantxe zutonik, ilunabarra hasi eta ekkia ari da desagertzen. Zuk egiatan badakizu non zauden, zorua ari baita eztanda egiten, histerikoa darrait, erabilezin sentitzen dut neure burua, tom yorke miresten dut, ludiko abeslaririk onena, ezbairik gabe gainera. let down and hanging around, betiko legez.
Gizabanako guztiek dakarte eskuartean ardo-botila bana, jende zikina, mozkorrak edonon; ez noa inora, kimikazko erreakzioa ari da gertatzen nire baitan, atsekabeturik jarraitzen dut, eta nire irudiko, ez dago irtenbiderik.