martes, mayo 21, 2013

A GIRL LIKE U

http://www.youtube.com/watch?v=2rqCJdutB8I

atzera begira eginez, Edwyn Collins eta berorren brit pop delakoarekin egiten dut topo. Balirudike antzineko zera bilakatu dela brit pop zeritzona. bertan kausi genitzake Blur, Oasis, Pulp eta hainbat eta hainbat abeslari ingalaterrakoak; baina, halere, mugimendu erraldoi honen aita espirituala izan zen eta bada Paul weller. eta deabruaz aritu, ticket pare bat irabazi nituen duela urte asko. Eta La Casilla aretora suertatu zitzaidan, Weller ezagutu, bostekoa eman, galdera bi egin eta ohartu nintzen, holanxe esatearren, berrorek dakarren taldea hamaiketako hartzen ari zela. Berton, oholtzatik hur alegia, mahai ziztrin baten gainean topa zitezkeen denetariko pintxoak. bitxikeria, ordea, ez da hauxe, baizik eta pintxoen kalitatea: ze nazka, benetan! egon nintzen proposatzear irtetzeko kanpora nirekin, eta joan gintezen pintxotan. Azkenean, soilik galderaño bat egin nion maistruari:
zergatik zu zeu Oasis-en telonero, eta ez haiek zureak?
irribarre konplizea atera zen ezpanetatik....