miércoles, julio 03, 2013

EINE FRAGE....BITTE!!!!

eta bikotea Vienako ibaiaren alboan ari dira pasieran. Berbaldiek asko diraute, bizitza gora bizitza behera. Eta bat-batean gizonezko bat, zeina baitza adarrean bertan. Eta bikoteari so egin dio, eta xurxulatzen du "eine frage, bitte!", hau da, galderaño bat, arren. Eta ezbairik gabe, diru eske dabil, baina modu ezohiko batean; erran barik doa olerkaria dela mutila, eta horretan dihardu paperez josita.
Hala eta guztiz ere, olerkariak proposatzen dio bikoteari zerbait ezohikoa; hau da, bikoteak esan behar dio hitz bat, eta hitz berorren bitartez mutilak gure protagonisteei konposatu behar die olerkia.
azken finean, diru eske dabil, betiko legez. bikoteari, alabaina, olerkia gustatuko ez balitzaio, ezer ez emateko ere prest legoke. eta ze olerki, mon dieu! ze polita! badakit ongi asko pelikula bat dela, bada, Platonekin gertatzen den legez, baina, malkoak oraindik ere isurtzen dira nire begi hezeetatik.....