miércoles, julio 17, 2013

IAN CURTIS-ek bizirik darrai....gure ariman

http://www.youtube.com/watch?v=d76-hf6rggw

zerbait gerta dakioke Ian Curtisi. Joy Division deritzon musika-taldea sortu berria, abeslariak eroaten duen kamisetaren leloak argi asko adierazten du berorren sentimendua: THERE IS NO FUTURE. eta holan joan ziren guztiok kontzertura; lehen mexua zen oso garbia: THE FUTURE IS OBSCURE. Orain, ostera, Ian CUrtisek ez dakusa inolako gerorik. eta buelta gaitezen kontzertura: hantxe elkartu ziren morriseyren taldekoekin, the queen is dead izeneko diska berria argitaratu eta horrela kointzidentziaren kointzidentziaz denok batera kontzertu berean, londresen.
Eta joy division izena hartuta, NAziek egin sarraskiak berreskura ditzakegu, eta beraien bortxaketa, hilketa eta gainerakoak konzentrazio-eremuetan, zeinetan andra judeotarrak bortxatzen zituzten. hortik dator izena, gozatzeko lekua eta eremua.
Azkenean, ekidin ezina denez gero, Ian curtisek bere buruaz beste egiten du, ez baitago gerorik. eta besteok umezurtz, beste talde berri bat betetzen hasiak dira, new order, musika elektronikarekiko harreman estua duena, zeren eta, kraftwerk entzun ondoren, Ian Curtisek adierazi zien bezala, horren ildotik ibili behar baitziren taldekideok.

Eta 11 urte nituelarik, kontzertuz kontzertu atera ziren errepidetara, Europa zaharra mugiarazten eta depeche mode talde berriekiko kartela konpartitu, bai alemanian, baita beste leku batzuetan ere.
gaur egun, berriz, hook ez da animatu bueltatzera haiekin, baina, soinua, betikoa, maite dut ezbairik gabe.
eta jarraituko dut maitatzen.

http://es.wikipedia.org/wiki/Joy_Division