miércoles, febrero 24, 2016

Ground control to major Tom.....

eta urreneko espazioan kokatuak gara; hezetasunik ez, ontziaz aparte, ez dago inolako bizitzarik. ilargirako bidea hartu zahar genuen aspaldi, eta astronautak izanik, badakigu ongi asko itzulerarik gabeko bidaia izan daitekeela geurea. Ezetz bueltatu Lurrera!.
Eta espazio-ontzia ilargiaren bestaldera doan heinean, konexioa galtzen ari da emeki-emeki. Da lehendabiziko bidaia ilargira, Da lehen ontzia, joaten dena ilargiraino, ilargian ontziratu baino lehen. Eta berorren misioa argi asko dakusate astronautek. Bira emon sateliteari eta ikusi zer dagoen ilargiaren alde ilunean, jakiteko zer dagoen bestaldean. 
Aspaldiko ipuinak idatzi izan ziren DARK SIDE OF THE MOON deritzanaz. Eta ilusioa nahas dezakegu ezjakintasunarekin, ezen inork ez baitio berorri so egin. Beraz, so natzaio lehenengoz...baina, liluragarriena ez da ikuskera, baizik eta....:SOINUA.
BAt- batean irrati-frekuentzia galtzen da: ezin daiteke ezer entzun, gure arimak izan ezik. Ezin dezakegu Houstonekin berba egin, ezin baita, itzalpean gaudelako,....egia,ezta? bada, ez. musika arraro bat entzunez dihardugu, unibertsoaren bestaldeko soinua. Lurretik ezin etor daitekeena. nondik ote datorkigu? eta ekiten diogu grabatzeari...

http://subrayado.com.uy/Site/noticia/53437/revelan-la-musica-que-se-escucho-en-la-luna-durante-mision-de-apolo-10