sábado, julio 16, 2011

Bakar-bakarrik jainkoak daki!

GOD ONLY KNOWS, utziko banauzu, nola bizi izango ote naiz zu barik? Soilik jakingo du jainkoak; zeren eta berau dena baita: Horrexek sortu zuen gure esperantza gordina, lurra eta airea, bai eta nire barruko nahiak eta sufrimendu lazgarriak ere. Horretaz aparte, badakit, ondo asko jakin ere, Heriok hartuko nauela ziur; argi dago, beraz, ez dagoela inolaz ere irtenbiderik. Nahiko litzateke zure arnasarekin. God only knows!
Baina, halere, diraugu bizi izaten estres handi baten menpe; ez dakigu inondik inora zertan den stresa hau, baina utzikeriaren utzikeriaz ezin dezakegu antzeman norantz doazen gure zalantza erraldoiak. Batetik, dugu jainkoak dakarren lasaitasuna; bestetik, lehen mundua deitzen diogun gure lurralde garatuak daraman nahigabea; eta azkenik, hango poza. Bai, bada, pozaren pozaz sentitzen nuen zure gorputza nire alboan.
Horretan, bestalde, ez dut zalantza izpirik.

1 Comments:

Blogger fabio said...

scheisse!hiruretatik hiruretan egin dut huts. Plenoa egina dut!

12:48 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home