martes, enero 29, 2013

Jada 15 urte pasatu dira...CLIMBING OUT THE WALL

http://www.youtube.com/watch?v=Oyixl_MqlDc

...eta balirudike atzo goizean izan zela. orain hasi naiz memento honen gainean hausnartzen, zeinetan ageri baitzen diska hauxe, Radiohead-ena hain zuzen ere. Unibertsitate garaietan ez nekien nor nintzen, ez nor joanen nintzen,ez eta zein bidetatik jorratu nukeen ere. Orain, ordea, 15 urte inguru pasatu ostean, atzera begirako nostagiaz, ez dut uste luzearen luzez izan denik espazio-denbora. Badakit ederki asko zer-nolako taldea zen Radiohead, banekien nortzuk ziren eta hotsei buruzko kezka handia zuela Yorkek. Alta, nor jakinen luke elektronikarainoko bidea jorra lezaketen hain gogor?

It's always best when the light is off,
It's always better on the outside.
Fifteen blows to the back of your head,
Fifteen blows to your mind.

So lock the kids up safe tonight
And shut the eyes in the cupboard.
I've got the smile of a local man
Who's got the loneliest feeling.


hobe lihoakiguke, argia itzalita edukiko bagenu,
hobe beharrez barnean kanpoan baino.
15 putz zure buruaren aitzinera,
15 putz zure gogoraino.

horregatik, gorde itzazu umeak giltzapean, toki seguru batean.
itxi itzazu begiak armairuaren barruan.
nik badut tokiko gizon baten irribarre,
zeinek baitu sentimenturik barkartiena.


hormatik gora, behiek egiten duten legez.
eta handik kanpora, eta kanpotik korrika, korrika egin, helburu bako korrikaldia, arnasa hartu bako korrikaldia, climbing out the walls, eta handik ilargiraino, ludiak dakarren kiratsa jasaezina delako; agi legoke, gainera, ihes egin behrako nuke hemendik at, azkar, so egin diezaiegun espazioko argiei, horietan baitautza irtenbideak, edota hobeto esanik, irtenbide bakarra, lurratik ihes egiteko irtenbide soila. Eta umeak utzi nitzake armairuan, leku ezin seguruagoan, giltzarrapoa egiazta dezagun, haiek ezin baitira inolaz ere handik irten; edota, behintzat, erraztasun osoz ezin daitezke irten. Momentuz, denbora aurrera joan heinean, nik korrika egiten dut, ihes egin miseriatik, saiatuz nire sentimenturik gordinena ezabatzen gogotik.

eta hormak arakatuz apurtzen ditut eskularruak, darabilzkidan eskularru madarikatu horiek guztiak gorrotatu, kendu egin beharko nituzke. Horrez gain, ezin ditzaket aguantatu, ez baitut jasatzen gehiago esku eta eskularruekiko kontaktua.

Eta orain heltzen ari da KARMA POLICE. so natzaio nire karmari, patxada osoz gainera. antzeman daiteke sufritzen ari naizela pilo. NO SURPRISES, NO SURPRISES....