miércoles, marzo 13, 2013

FRANCISCO I.

ez dut uste zu txarra zarenik.
http://www.youtube.com/watch?v=aPyhYczii8I

Gaur alde guztietatik entzun dugu kanpai-hotsa, Vatikano hiritik mundura, Miribillatik Dublinerat; argi dago, gainera, inor ez da hain txarra, ez da hain ona, juxtu-juxtu erdian egonik bilaka daiteke gizabanakoa hilkor, hilkortasuna bihurtu apaltasuna, eta handik begirunez zein konfidantzaz tratatu landerrak. Bai, ze horretan datza zera, txiroak sendotu, haiei jaten eman, esklabotza amaitutzat eman; har dezagun kontuan aita santuak baduela botere eklesiastikoa, hau guztiau amaitze aldera. Egia da, eta begien bistakoa, gainera. Egia da argentinarrak zerbait onik egin lezake ludiarentzat, baita gizaki guztiontzat ere. Ezen, berau baita agure ezin hobea, edota behintzat hori dirudi.
Ez gaitezen engainatu. Nahiago nuke francisco lehena, kim jong un baino. berba egin dezagun bakeaz, eta ez gudaz, arren.