miércoles, marzo 06, 2013

marina, je vous aime, bien sûr

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=w-atCFjrqsA#!

eta banator ikustetik AMODIOA, amour frantsesez. orain, isilpean gaudenez gero, aitortu behar lehenengo 20 minutuak ikusi nituela Balzac-en hizkuntzaz, bai eta gogoz ikusi ere. Eta, naturala denez, ilusioaren ilusioaz konturatu naiz oraino akordatzen naizela aipatu hizkuntzaz; argi dago, beraz, ustekabe handia izan zela, oso. Aspalditik ez darabilt Maupassant-en berba. Orain, ordea, pozaren pozez hartzen dut neure gaitasuna, eta horren ondorioz, bertsio orijinalaz gozatu nuen pelikula, lehenengo minutuetan bada ere. Gero, astebete pasatu ondoren, so natzaio iraganari, zeina jada ez baita bueltatuko. iraganak dakar geroa, eta bueltan, geroa ez da izanen inolaz ere iraganaren isla.

pare bat egun pasatu dira jadanik, filman murgildu naizenetik. azken gaban ez dut ia-ia lorik egin, ezta nahi ere. Eta erretretaz ari naiz hausnartzen; hain zuzen ere, neure erretretaz. Ailegatuko ote naiz hara? Baliteke baietz, eta sufrimendutik onik atera ere.lazgarria izan liteke sentsazioa, amodioaren amaiera, zahartzaroaren ustelkeria, agure-atso izateari dagozkion pena eta nahigabeak.

Orain, bi egun ez dira hainbeste. BAD izatetik GOOD bilakatzera
http://www.youtube.com/watch?v=eeAzX2i_49I