lunes, marzo 25, 2013

DRIVE 2

bazen garaia! DRIVE-ren oroitzapenak berreskuratuz noalarik, bat-batean konturatzen naiz laster etorriko dela beste film bat, zeina izanen baita antzekoa. Aktore bera dugu eskuartean, ryan gosling hain zuzen ere; horrez gain, istorioa antzekoa izan liteke, gauzak ondo:
tabernaria disko batean; morroia gogorra da oso, bortitza gehienbat. Neska egon ere, badago hortik, eta dakigunez, ez da eskaparate hutsa, gosling-i datxekio hala edo nola, eta horren ondorioz, aldatu beharrean dago bizimodua.
Honaino DRIVEren argumento bezain interesgarria izan daiteke; orain, ordea, izugarrizko jipoia jasan berri du aurpegian, eta horrela agertzen zaigu protagonista. Horrez gain, ezkutatzen zen tabernan, ohikoa denez. Alta, ezkutalekutik atera behar, nahitaez.
ene, jainkoa! bortizkeria azalaraziko da, ziur. Amodiozko istorio ere bai. Konbentziturik nago Ryan Goslingek ondo asko dakiela zertan datza erronka: absurdoa ez errepikatzean

http://www.youtube.com/watch?v=yt1tMLqfMvc