lunes, julio 22, 2013

DEZEPTIONATURIK....

desengainatu nauzu; desengainua hartu dut, ezbairik gabe. Eta gainera, ez dakit zelan azaldu: HONAKO HAUXE EZ DUT ATZERA BUELTARIK, ez horixe!. nahiko nuke jakin zergatik, nahiko nuke imajinatu zer dela eta huts eginik sentitzen dudala neure burua. Zohardi eta pittila kanpoan, eiher bat airean eta hegal egiteko asmoz ni neu amets egiten ari naiz, eta bilakatu amesgaiztoa. eta zein eder amesgaiztoa!.

http://www.youtube.com/watch?v=-Z_NvVMUcG8

Desengainuan harrapatu nauzu, so natzaio besteari, ohean datzanari, nire alboan giraka arituari; uste dut, bestaldetik, berorren gorpua hotz geratua dela jadanik, baina, ez. nahi eta ezin. Gorpuak oraindik ere ez dut kiratsarik; aipatu pertsona ez da higitzen, ezta gihar txikirik ere.

eta kafkaren metamorfosiaz akordatzen naiz, zeinetan nire gorputza osoa bihurtzen baita intsektu, one day i'm gonna grow wings, a chemical reaction....