lunes, septiembre 02, 2013

BAKE NOBEL SARIAK TXIKITU NAHIKO LUKE SIRIAKO POPULAZIÑOA

bada, bai, aritu ere aritu da hortaz gure Barack Obama, AEBetako presidente beltza, eskubide zibilen defendatzaile sutsua, beltzen eta zurien arteko zubilanak egiten diharduena, stockholmeko nobel sariduna, Europar Batasunak maite duen agintari.
Orain, paradoxikoa bada ere, nahiz eta Nazio Batuen txostena irakurri ez, eta nahiz eta frogarik ez duen, bada, berorrek txikitu nahiko luke Siria, Afganistan zein Irak egin zuten lez. Txikitu ez ezik, siriar oro garbitu nahi, eraikinak eraitsi, Basser al Asden aldeko jarraitzaileak hil, Alkaedari dagozkion borrokalariak sostengatu eta besteak akabatu.
Hala ere, guda-egoera oso bestelako izan daiteke, ezen militarrak ez baitira hara joanen; hau da, estatuan sartu barik, dronen bitartez, aire eremua zeharkatuko duten misilak igorri leku ezberdinetatik, Turkiatik edota Jordaniatik hots, eta Siriako basamortua laua bilakatu. Gainera, argazkietan agertzen den legez, ez dakit, bada, nik, ea dagoen zerbait suntsitzeko Sirian jadanik, guda zibila Aurrera doan heinean, eraikin oro desagertu baitira bistatik, orube bihurtu eta siriako ondare izugarria errespetatu ez, eta mundo osoko agintariek beste leku batera so egin dute.
Niri, gizabanako naizen bezainbatean, nazka ematen dit egoera tamalgarri hark. Lotsa ematen dit gizakia izateak memento honetan