sábado, septiembre 21, 2013

ez nekusan itsasoa, harik eta berau zeharkatu nuen arte

and a bad translation to a foreign film.

Nork ez ote du pairatu horrelakorik? Zer ari naiz irakurtzen, eta bat ez etortzea irudiekin? Nehork ezin irudika lezake zer-nolakoa sufrimendua den ikustea pelikula bat atzerriko hizkuntza batean, eta azpitituluak azpian, esanez zerbait ez datorrena bat irudiekin. Gainera, beste hizkuntza batek dakarren gorabehera oro ez dezakegu imajina, harik eta azpitituluak irakurri arte. Eta beluegi da jadanik.memento hori, bestalde, joana da, eta ez da nehoiz bueltatuko. pasatu dena ezin berreskuratu.

Eta itsasoaren erdian dakusat neure burua, txalupa batean, eguzkiak gogor jotzen, eta urik ez alboan. bakardadeak josita, ezkerrera eta eskuinera, zentzurik gabe, brastakoan haize ufada. Eta ondorioz, ezin antzeman daiteke geroa, ez baita existitzen nire barnean. Etorkizunik ez, hots. bakar-bakarrik oraina eta iragan pluskuamperfektoa, ezen iragana ezin baitezakegu ezaba, ezta erosi ere. geroa zein oraina, ordea, bai eros daitekeela! aberatsek, gainera, etengabe erosten dute geroa; gero, ezustean, nonor agertzen da iraganeko zerekin eta saiatu ere saiatzen dira erosten, baina ezin. Ezin ditzaketelako salmentan jarri gertatu diren txarrikeriak