miércoles, marzo 16, 2016

Long way down.....

https://soundcloud.com/sleepydrummer/tom-odell-long-way-down-demo

beherako jaitsiera gogorra! bai ikas dezakegula jaitsierengatik! neurozirujau batek dioenez, badaude aldatzeko arrazoi bi: bata, bizitzak behartzen zaitu derrigorrez. bestea, zuk zeuk erabakitzen duzu aldaera. Baina, so gaitzaizkio lehengoari. baiki. nork bere egoera propioa alda dezake, ezbairik gabe.
Nahiz eta jaitsiera gogor bat ez pairatu, ezen pertsonak erabaki dezake aldatzeko joera, sakonki gainera.
Beraz, aldakera hori izango litzateke gogorrago edota lasaiago zure barnean; Zein norabidetan? okerrago senti dezan, ala hobetzeko asmoz? bada, nire ustez, eta Wong Kar Wairen ustez be bai, lokatza dastatu behar, hobetu baino lehen. zure puzzletako piezak apurtu, dena kontrolein bilakatu, zure bizitzazko zutabe bertan behera jo, ezjakintasunean erori...hau guztiau sortzen da halabeharretik. eta gero, handik irten daitekeelakoan nago.
Egitan, maskarik gabeko ibilbidea jorratu. Barneko bidea urratu, psikean murgildu, eta iluneko sakonera sentitu barnean.
Grow old with me-tik pasatzen gara Long way down-era. zeren eta baikortasuna nahiz ezkortasuna, biok eskuak loturik baitabiltza.

https://musicmp3.ru/artist_tom-odell__album_long-way-down.html#.Vumquiocbcs

ahhhh, ondiño txineraz ez dakit nola erraiten den PAIRAMENA. datorren klaserako apuntatuko dut.