viernes, julio 14, 2017

Errusian....lost in translation

Eta jadanik dekada pasatu ostean, BFAn jarraitzen dut on ekarren lan egiten. Zail da imaginatzen, hasi nintzenetik honat. Urteak joan, urteak etorri, ez nuen inolaz ere espero hainbeste denbora etxe honetan pasatzea.
denbora aurrera joan ahala, konturatu naiz bizitzaz gozatu behar dela, hala edo nola. beraz, bidaiak egiteari ekin, eta errusian amaitu. Munduko hizkuntza guztiak kontrolatu ezinik, bada, zirilikoz moldatu behar kalean gora, kalean behera, INORK ez baitu ingelesez berba egiten: ez ingelesez, ez frantsesez, ez euskeraz....eta batzuetan, bidaia guztietan lez, zeinuz ulertarazi behar duzu zeure burua.
halandaze, moscun egonik, bada, zailtasun berezia du hizkuntza-korapiloak.

https://mp3music.ru/foals/total-life-forever

eta artiko lurralde albora hegal egin ondoren, neure burua kokatzen dut berton. baltiko itsasoaren magalean, hezetasuna nagusi, ez naiz ezertaz beldur; hizkuntza ez dut menperatzen, ezta nahi ere. Dirua patrikan balego, ez nuke inolako arazorik edukiko. badago zer pentsaturik. Esku artean dudan korapiloa handituz doan heinean, bada, aipa dezaket hainbat iritzi. batetik daukat isolamendua. bai, arimazko isolamendua, zeinek ez baitit ematen lasaitasuna, ez errusian, ez EAEn. bestetik, beste lurralde bateko ohitura ezberdinaren aurrean nago. errusiarrek, normala denez, deritzote ortodoxia bizi behar dela derrigorrez, arima salbatu nahi izanez gero. eta nik diot, halabeharrez, arima eta gorputza elkarrekin doazela itsatsirik. nire gorputzak sufrituz gero, nire arimak be sufrituko luke. Errusian sufrikarioa beste era batean bizi daitekeelakoan nago...zorte dute malditoek.