viernes, octubre 21, 2016

Tiberiadesen ibilia....

bai, bai , jesus profeta handik ibilia zen, galilea itsasoan, uretatik goiko partean, baita gizakiak arrantzetan ere.
eta giroak sentiarazten dizu holan gertatu zela, egitan. Tiberiadesen eguzki-betaurrekoak galdu ostean, taghba bisitatzera joateko asmoa autobusez. kanpoan 40 gradu inguru, nahiz eta urria den. beraz, autobusa bistatik galdu, eta hasi gara ibiltzen. Sargori, benetan. Eta lehenengo eta behin, bidea galdu eta kilometro bat alferrik ibilitakoan, izerditan blai, arropa soberan, kaskoa ondo babesturik, bisera jantzita, motxila eta guzti, taghbako baseliza gure aurrean. Gurean donejakue bidean gertatzen den lez, han bezain beste. Lehenik eta behin, erromesari oro. bigarrenik, jendolde edonon, autobusak nonahi, katoliko zein ortodoxo, musulman gutti. Baietz! taghbako baseliza eraiki zen harri handi batean gainean, zeina kanpora be joaten baita. Bibliaren aburuz, har honetatik Jesus maitia zerura abiatuko zen, edota zuzenago berba eginez, salto baten ondorioz, Jainko bilakatu eta zerura igo.
Eta hadik pausu gutxira, tiberiadesen itsasoa edo lakua. ez dago, ez, hondartzarik, baizik eta harrez beteriko ertza. eta ehunka gizabanako hara heldu, zapatak kendu eta oinak sartzen dira ur berotan. Eta nik, nola ez, berdin.
halandaze, gustura geratu nintzen hantxe eserita, nahiz eta betaurrekoak ez nituen, txinatar era denei begiratuz.
Sats eginda geunden, nola ez!, beroa zela eta. Halere, gustura, gu peregrinoak ere baiginen.
Baselizatik kanpo, meza bat zabalgune batean, gerizpean, freskotan. giro polita, gero!
Nire amagatiko faborea eskatu nion gidari bati, kafarnaunera eroateko, arren, eta israeldar batek baietz, doanik gainera. Hau da, 2 kilometro gidatu ondoren, antzinako Kafarnaunen, zeinetan Jesus prediketan ibili baitzen duela 21 mende inguru. 
Izugarrizko leku polit baten aurrean gaude jadanik, antzinako eta gaur egungo eliza baitaude hantxe, lakuari so, eta negar egiteko modua katoliko batentzat.
Arrastoak nonahi, normala denez. Jesus hantxe berton egon zen arrastoak, hain zuzen ere. Eta gu pozarren, Jainkoak eman zigulako aukera, hantxe egon gintezen.
Hobe lihoakiguke, etzanda geratuko bagina ordu pare batean.....