trying not to love you
Eta bat-batean arineketan ikusten dut neure burua karrikan
gora. Bai zera!
Bai, egitan. Nago presaka nabilela, ezin naitekeela belu
ailegatu, inondik inora. Neska bat nire zain, izugarrizko polita, xarma berezia
dueña, dotore, oso dotore: mini gona darama, takoiduna, andrentzako traje
dotore, ezin politago.
Ez, ez da nire konkista berria. Ez, nahiko nuke nik. Da nire
txinarazko irakasle berria; azterketa daukat, eta juxut juxtu puntuala heldu
naiz azterketa-gunera. Nekaturik dakusat berau, hainbeste azterketa egin
ostean. Ulertzen dut ongi asko, neskatoa kantxata egotea, hain zuzen ere.
Eta esertzen naiz HSK2 delakoa gainditzeko asmoz. Ez da ezer
gertatuko, gaindituko ez banu. Nire lanpostu finkoa daukat, zorteduna naiz oso.
Halere, nire maila oso bestelakoa da, HSK3koa hain zuzen. Beraz, azterketa
erraz baino errazago gaindituko dudalakoan nago. Hortaz, hausnartzen hasten
naiz, neskato txinatarraz. Zer dela eta etorri zen euskal herrira? Lan bila,
antza. Ezkonduta egongo al da? Baietz, lepoa egingo nuke. Pozik al da hemen
bizi izatean? Nola nengoke ni, bere larruan banengo? Pozik ala goibel? Ez dakit
nik. Bakarrik ikusiko nuke neure burua, hori ziur. Pozaren pozez ezta hurrik
eman ere.
Gainera, izena aldatu, besteek ezagut nazaten. Ez da ideia
ona, ez.
Alabaina, soilik izango da epe labur batez, antza denez. Teorian,
guztiok gura genuke etxera bueltatu; herrimina deitzen zaio.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home