viernes, julio 01, 2016

GUDA IRABAZI DUT....

https://musicmp3.ru/artist_broods__album_conscious.html#.V3YVxDGc1vm

hainbat eta hainbat batailla galdu ostean, atzo esan daiteke guda irabazi dugula. JMP etsai gogorra izan da, desleial jokatu zenbait aldiz: dirua erruz lapurtu, ama salatu eta epaitegietara eroan, bizikide erosi eta gugana bidali zentzu txarrez, mehatxuak jaso, auzokideak gure kontra etengabe jarri.....zer gehiago aipa dezaket morroi honen gainean.
Puta seme halakoa!amorrua ematen dit, benetan, esateak erdietsi duela auzokideak gure artean haserretzea, suposatzen dut betirako.
Fraktura soziala jada ezin konpon dezakeguna da. ezen, min itzela egin baitu gizontxok. alde batetik, pertsonak erosi eros daitezke, prezio baxu batean gainera. bestetik, kontratuak areagotu eta loditu daitezke, misterio handirik gabe. eta azkenik, fakturak asmatu ditu eta zorrak kitatu besteei; tontokeria aparta izango litzateke, auzkideak konturatuko balira. orain, tamalez, ezinezkoa da.
berau joana da, baina minduta utzi gaitu, halabeharrez. hortaz, sentimendu gazi goxoa utzi nau horrexek. pozik, baina triste. irabazle gisa, baina bestaldean zerbait galduko banu bezala sentitzen dut neure burua. eta hau guztiau, auzokideak geure kontra jarri duelako, ez dago beste azalpenik.
izorra dadila!izorra daitezela!