jueves, septiembre 08, 2011

obwohl meines freudes

...y más y más capitales europeas a nuestros pies. De aquí para allá con la mochila he aceptado que mi tierra no está tan mal. Deja mucho, pero que mucho, que desear: paro, inestabilidad laboral y recortes en el estado de bienestar que tanto y tanto les gusta a los políticos. Sin embargo, la añoranza de la tierra que me vio nacer surge instantáneamente, surge de inmediato nada más salir por la puerta. Memorias que son imposibles borrar de la mente. Las sonrisas vuelven de nuevo a mi estampa de piedra. Me despierto en una ciudad nueva cada día, mi vida es ya una vacación sine die; es, sin la menor duda, el mejor momento monetario de mi excelsa vida.
Y es en estas horas tardías donde me acuerdo del gran Woody Allen: “dicen que el dinero no da la felicidad; pero solo un experto sería capaz de diferenciar ambos sentimientos”.
Baina, eta beti kausi dezakuegu “baiña”-ren bat, ezin dezaket erran pozik bizi izaten naizela. Egia da, horretaz aparte, zerbait falta dakidakeela. Batetik, badut honexek berez dakarren ezjakintasuna; bestetik, antzeman daiteke amodioari lotua dagoela nire poztasuna; eta azkenik, arrazoi ederki praktikoa, sosek ez baitute inolaz ere emanen niri egiatan falta zaidana.
Hauxe esanik, konpreni ditzaket hainbat eta hainbat beldur. Honako hauxek izan litezke: bakardade erraldoia, andreen eskaintza gutxitua eta, horrenbestez, ezkortasuna gogaide, pentsatu izana nireak egin ditudala jadanik. Halere, dirua lagun, etorkizun oparoa berrikus dezaket nire aurrean, bai eta nire aintzinean ere.
Lorategiak gogaide, zure besoak lagun, sentimendu asko eta asko bizi izan ditut; egia da, horretaz aparte, poztasuna doakoa dela; bai, berba egin dezagun doakotasunaren gainean, zeren eta konbentsituta bainago den-dena ez dela salgai; edota gerta dakiguke ez kausitzea preziorik onena gure arimari. Duela urte anitz, denon arteko lotura apurtu zen behin betiko. Ez, ez dago erran beharrik honexek ematen didala pena eta nazka.
Beharbada, nazka emote horrek pentsarazi dit behar-beharrezkoa izan zaigula banatze-prozesua, elkar agurtu barik, iluntasunean bion arteko amodioa zendu zelakoan nago.
Nena, nena, egunsentiak harrapatuko nau negar zotinka, bakardadez josita; nena, nire bihotz koxkorra, zeu barik aurki dezaket bide propio eta zintzoa. Nahiz eta dirudien ezinezko, kotxean abesten dut. Joan ere, joango naizete asagoraino. Beste era batean esanik, urrun baino urrunago nago zugandik.
Ikurrinaren pean ez dut inoiz aurkitu babesarik, eta ziur nago ez dudala sekula santan topatuko. Ez ikurrinaren pean, ez nesken pean, ez lurraren pean, baizik eta nire poztasunari lotua.
Fabio ia-ia hilik dago. Beste egile bat erditzear dago. Hala eta guztiz ere, hauxe beste ipuin bat izanen dateke.