miércoles, octubre 26, 2011

bizipoza eta tristura, hurrenez hurren

Wild Nothing - Confirmation
I know it’s calling your bluff, but i’m in it for confirmation
that I’m in the dark
where I’ve always been
why must we be so rough
is it the thing in the promise that keeps us?
do u know what u want
fuck being perfect
dream and love
never wake up
Erdi gaixorik, ohean etzanda. Horretan datza ika-mika, alegia; beraz, nagikeria nagusi, irakurriaren irakurriaz noiz pasatuko zain. Egia erranik, wild nothing baino ez dut entzuten azken bolada honetan, horren ondorioz, badakit ongi asko komunitatearen barnean zer egin beharko nukeen. Batetik, dut gizarteak berez dakartzan sufrimendua, ezinegona eta ezinkonpondua. Bestetik, baina, imagina dezaket nola izan ote litekeen nire geroa. Horri gehi diezaioket ondo bai ondo sentitzen dudala neure burua musika entzuten. Berau defini dezaket honako era honetan: salbagarria den ezer, zeinek ematen didan bizia. Egia da pozarren bizi izaten naizela azken hileotan. Horrexegatik, beraz, noiz eta denborak baitirau, gizarteak darrai bizirik eta borrokatuz doan heinean, nik baderitzat denbora uztar dezakedala nire bizipenekin, haiek baitira etengabe nire baitan, gogor eutsiz eta tinko ibiliz. Bizipen horiek guztiak behin antzemanik, so egiten diet berriz ere musikagileei. Wild nothing adibidez, pozik egin naute , haiek nire existentzia jakin barik. Han dago koska! Hutsaren hurrengoa izanik ere, haiek eman didate tristura zein poza. Nire bizipoza, hots.

lunes, octubre 03, 2011

NI, URPEKARI



Kanalen artean, ba al dago ezer, putetxeez aparte?

Edozelan ere, ni harat itzuliko naiz


http://www.youtube.com/watch?v=UWgfoj6VNUw&feature=player_embedded#!