miércoles, noviembre 11, 2015

DU AUCH!!!!

edota, hobeto erranen nuke zu be bai.

Bilbon dena galdu nuen: birginitatea, errugabetasuna, bozkarioa. eta antzineko ahotsak entzuten dihardut, nire gurasoen errietak, lagun hilen hitzak, lagun galduen arrabotsak, eta oraingo oihuak, esanez arriskutsua dela gure alboko mundua, ez gaudela ehuneko ehun ziur, ez dela existitzen inon, ezkutatu ahal izateko. zeren eta, guda nuklearra hur baitago, behintzat gure arimaren baitan. eta zenduek hots egin digute hilerritik, non dena pausaturik baitago, eta hegazkinak goian, eta pelouse berdea behean. Berdegunea tartekaturik zuhaitzekin, magnolia grandiflorak zein zumardiak. baietz. hilerak egon badaude; ezetz, ez naiz negar egiten ari.