lunes, abril 29, 2013

HURRY UP....

https://www.youtube.com/watch?v=zcZQmJOm8Og

eta tartetxoren bat kausitu behar, azken teknologia berriez goza dezagun, m83 lasi asko enzun dezagun, gure gorputzari astindu ederra eman diezaiogun. bai dela gozagarria gure belarrientzat! era honetako gozamena, gainera. Eta badirudi denbora gutxi pasatu dela m83 deritzan musika-taldea dazagudanetik.

eta atzera begira jarriko bagina, gure nerabe-garaietan bizi izandako gorabeherek ez dirudite hain larriak, ez zaizkigu iduritzen hain petralak; eta, horretaz aparte, antzinako egoera lazgarriak ikasgune bihur daitezkeelakoan nago. horri gaineratu diezaiokegu gizabanako guztion elkarlotura hertsia. Azken horrek guztiak sorrarazten dit irribarrea, baita pozik egon nadin zirrara ere.

gabon izan dezazuela eta zorte on

jueves, abril 25, 2013

CALL OUT, CALL OUT...my name!

zail da ahoskatzen mudura gure izena; zail imajinatzen gure izena antzinako greziako jainkoen artean, barrexka, haiekin solasean, gure balizko geroarekin jolastu, gure irudimena kontrolatu, gizateriari so egin, eta erabaki gogor zein biziko den edota zein pausatuko zain dagoen. Gainera, zail egiten zaigu kontrolatzea gure barneko gogoak; bai, gogoak, zeintzuk ateratzen baitira kanpora drogen eraginez; izan ere, ezin daiteke izan beste era batean.
U, u better call out my name. zail altxatzea egunero, atsekabeturik, gogorik ezak nagusitu zure amets oro, ezbaian imiñi zer den logika eta sentimendua.
u better call our your name! it's difficult, but....

11 o'clock....TICK TOCK?

http://www.youtube.com/watch?v=NXYy_KCaPfE

1980an izan zen, aspalditikan esango luke donostiar batek. aspalditik, alegia, u2-k ez du diska onik atera, 1993.urtetik hain zuzen ere.

http://www.youtube.com/watch?v=IS8Ze8Ennho

penaren pena, gainera, aipatu beharrean nago behea jo duela, eta jarraituko ei duela. ezen den-denak bizitza honetan amaiera zuzena baitu, denak, baita bizitzak ere. Eta horretan gabiltza, aldiro-aldiro pentsatuz goaz bizitza ez dela bukatuko, ez dela ailegatuko amaiera, hondarra, finitorik gabeko bizitza saiatzen ari gara bizi izaten. Bizkitartean, gai gara mespretxuz aritzeko, geurekoiak eta handikiak kausi ditzakegulako leku orotan.
Hainbat pertsona ezagutu ditut nire bizitza laburrean, eta inork ez du antzeman errealitatea zein den: ludia agortzen ari da, eta hala ere, ez gara konturatzen. Edota zuzenago esanik, ez dugu konturatu gura.
Dela azken azterketazko emaitza, dela lanazko gorabeherak nagusiekin, dela aitorpen zein kaudimen tasa, dela Siriako sarraskia telebistan, dela AEBetako hiltzaileak akabaturik NBC deritzon kate pribatuan, dela erlojua aurrera joanik eta atzera joanarazi, dela besteeekiko errua eta maitasun eza, zeina nagusitzen baita gure eguneroko bizitzez, dela metroaren txartela eta berorren igoera nabaria eskuartean, dela soldataren gainbehera eta nire benetako pairatze bidea hilaren hondarreraino, dela kamikazeak NIKEI burtsan, baita Europakoan ere. Dela besteen arazo zein ika-mikak, dela eskaleen gosea eta nahigabea karriketan diru eske, lan eske, irteeraren eske, dela maitaleekiko gorrotoa, dela sexuazko auziak ohe berberean, dela eguzki, laino eta euri-lanbroa, dela teleserieak, dela Hollywoodeko aktore apartak, dela futbolariak futbolzelaian gure heroi bihurtuz eta ez saramago bat, dela nire ezjakintasuna denetaz, dela u2ren gogogabetasun horiek guztiak....
horrek guzti horrek ez du ezer esan nahi, pasieran baikaude hemendik. Nola etorri garen, hala joanen gara hemendik. biluzik eta ondare barik

lunes, abril 22, 2013

zein da historian zeharkako diskarik perfektuena?????

http://www.youtube.com/watch?v=3Tb74u1Rn-w&NR=1&feature=fvwp

erraz da oso esaten: radiohead-en KID A. ez zen, ordea, existitu beste KID ezberdin bat. imajina genezakeena ez dator bat errealitatearekin; Yorkek jan zuen hitz, KID B-ek ez zuten argitaratu, eta penaren penaz AMNESIAC-ekiko esperantza eza ezagutu genuen.
Ez dut esan nahi, ezta hurrik eman ere, AMNESIAC diska txarra denik. GOTT SEID DANK! diska on-ona da-eta. horri gehi deizaokegu AMNESIAC izan zela KID A-ren ondorioetako bat: berorren hondarrekiko emaitza da, besterik ez. Egia esanik, KID A da talde honen diskarik arraroena, subersiboena, erradikalena: dena aldatu zen handik hona; musika ikusteko eta ulertzeko era, elektronika eta hip-hopa, baita beste talde batzuen inspirazioa ere horretan datza, ezbairik gabe

sábado, abril 20, 2013

back to everwood, my favorite place to live

http://www.youtube.com/watch?v=J1t0lJ_MF_4

yeah, i wish i could live there, no reason otherwise. I really hope in my heart i could find anyway, anytime a place like everwood, cause fade away from missunderstanding means no courage to face it, isn't it?

eta everwood-en aurki daiteke bidean galdu nuena, esperantza handiko herritarrok, pertsona ezin fidelagoak eta xumeagoak, eta aldi berean, hain ausartak eta gogotsuak, denetariko arazoei aurre egin diezaiegun. halandaze, esan barik doa maite dudala arras seriea. batetik, gogorarazten didalako bizirik dirauen gogoa neure baitan. bestetik, pertsonaien arteko gorabeherak zein arazoak egunerokoak direlako, neureak bezala. eta azkenik, arrazoi ongi praktikoa, ni ere sentitzen naizelako lekuz kanpo egunero. oraindik ere, eta nahiz horretaz asko hausnartu, ez dakit zergatik

euskara eta nahigabea. hirugarrena atala

Eta etengabekoa da euskararekiko sentimendua. etengabekoa ez ezik, jasanezina ere bada euskadin. Ludia txikia da, oso, abertzaleentzat, ezen bakar-bakarrik existitzen baita gurea, gure hizkuntza, gure ideiak, gure aberria, gure aldeko aldarriak, gurea eta ez BESTEENA.
Fohn deritzon haize-bolada ere kausi dezakegu alemanian; hemen soilik txirimiri eta Oteizak egin zituen eskulptura zaharrak, zaharkituak zehatzago esanik. bai, politikoki ezohiko eta zuzenbakoa. Oteiza aspalditik pausatu zen, baita Txillida ere. Laboa joan zitzaigun, baita Lete sailburu ohia ere. Eta Mirande ere baita. Ez dugu jakin nahi haiek guztiak joan zitzaizkigula, eta ondorioz, inoiz ez dira itzuliko. Bakarrik gaude, euskararen defentsan, defentsa beharko balu hizkutza minoritario hark.
Aipatu nuen lez, euskarakarien ehunekoa emendatuz doan heinean, gero eta hiztun kalitate gutxiagoren egin genezake topo. Dena da berri, euskaldun berri, euskaradun berri, politika berria, alderdi politiko berria. Eta di-da batean deseustatzen ditugu kanpotarrak, europarrak, eta zergatik ez izan maltzur?, ESPAINIARRAK. Beraien irudiko, etsaiak direlako.

Etsai zaharrei gagozkienez, denok batu behar, defenda dezagun gurea, haiena ez dena alegia. Gure proiektuan espaniarrak soberan daude, hemendik at, kiratsa darie beraiei. Bai, lagunok, kutsakorra da espaniarrenganako feeeling-a. Eta haiek etsai ikusirik, batzen gaituena zera da: ESPANIARREKIKO GORROTOA. Jai dugu holan pentsatzen!!!!

Nor izan liteke hain muturrekoa, SITH-en bat ez balitz? zioen LUKE SKYWALKER. eta bat nator berorrekin. Zergatik "izan zaitez nire alde, edota kontra diharduzu"?

eta hau guztiau azterturik, euskara bidean aurki dezakegu. bai, iparroratza galdu, norabiderik gabekoa, ez daki zehatz-mehatz nondik jo. Edota Bildutarrak besarkatu, Jeltzaileen amorante bilakatu edota Sozialisten altzora abiatu.
tamalgarria da egoera, oso!

miércoles, abril 17, 2013

Euskara munduan. bigarren atala

So egin diezaiogun, beraz, gure gaur egungo eiteari, zeina nagusitzen baita gure eguneroko bizitza.

Euskara eta aberria-defendatzaileak.

XXI. mendean egonik, eta badirudi ez dugula ezer ikasi euskaradunok. Euskara lot diezaiokegu politikari, sozialismoari, baita indar armatuari ere. Bai, egia da. Kontatu dut, beraz, zergatik den berau. Alderdi popularreko agintari batek ezin dezake menperatu euskara, harik eta adituetatik adituena bihurtu arte. ez. Ezta hurrik eman ere.
Euskal Sozialista muturreko batek euskararen kontra jardutea imajina al dezakegu? ezta pentsatu ere. Eta euskal militante sutsua matxista peto-petoa bilakatzea, ote? ezta gure amets zikinetan ere. Mirande batek misoginia aldarrika lezake, eta horregatik, beraz, baztertzen dugu berorren idazkera oro. Feminista batek ez luke inolaz ere bere "haur besoetakoa" mirestuko. zergatik dago den-dena hain nahasturik.

Har dezagun kontuan une batez ezker abertzaleon iritzia(eta hemen ez naiz kritikatzen ari), dena baitatorkigu pakete berean: sozialista, bildutarra, mendizale, euskaradun petoa, esker militantea, ekologista, feminista muturrekoa, langileen defendatzailea, zentral nuklearren kontrakoa, zabor ekologikoaren aldekoa, PP alderdiaren etsai, Chavezen lagun, Palestinarren lagun, ertzaintzaren kritikatzailea, okupa izeneko mugimenduaren alde, kapitalismoaren kontra...jarrai dezaket milaka eta milaka orritan.

orain, bestaldeko egoera. Alderdi popularreko kidearen ustea: LAcoste jertseduna, eskola pribatuetan ikasia, diruduna(aberatsa ez balitz), etxeduna, bankuzalea, euskararen etsai(edota bederen ez lagun), Espaniarra, monarkikoa, ETAren kontrakoa, Auzitegi Nazionaleko defendatzailea, AEBetako lagun, baita Israeldarrena ere. Matxista, familia handikoa, eliza-bisitaria(edota fededuna amorratua), antisorgailuen kontrakoa, hiritarra...

bale, bi aldetako joera deskribatu dut pixka bat. Eta alde batetik zein bestetik ikusita, NON DEMONTRE KOKATZEN DA EUSKARA? hizkuntza bat delako, s'il vous plaît. Ez dago besterik. Ni, euskaradun amorratua, peto-petoa, izan ote ninteke okupatzaileen etsai? gorrota al nezake Chavez edota Faxista izan ote naiteke?
Bada, badirudi, ezetz. Badakit, ongi asko jakin ere, horrelako hitz egiteko moduak ekar lezakeela gaizkiulertu anitz. Ez da nire azken xedea,ez bada. Baizik eta guztiz kontrakoa den jokaera: BAZTER DEZAGUN EUSKARA POLITIKATIKAN!!!arren.


martes, abril 16, 2013

BERBA EGIN DEZAGUN.....EUSKARAZ! LEHENENGO ATALA

bai, Juarestik dioenez, baserri batean jaio zen euskara. azken hau esatearren, milaka eta milaka hitz, gaizkiesaka batez ere, entzun izan behar izan nituen.
Ba al zuen arrazoi Juarestik? Edukiko balu, zergatik ez erran errealitate gordina zein den?
Orain, XXI. mendean egonik, ezin esan daiteke zure iritzia, ozen, kritikatu euskara, behar den moduan, ezen, bestela, euskararen kontra dihardugu.
Ozen esan beharko genuke, bestalde, euskaradunek ez dutela ongi egiten. hau da, gure jarduera ez dela inolaz ere beharko litzatekeen moduan.
aipa dezagun lehenengoz euskararen egoera zein den. berau ez da, ez hain latza, ez hain zoriontsua: milioi bat hiztun bagina ludian, pozik nengoke. Ez da, ez, kopurua ez da hainbeste emendatu azken urteotan. Hala ere, antzeman daiteke, nolabait esateagatik, hazi dela nahikotxo gure hizkuntza maitea. Gainera, azken bolada honetan ikus dezakegu gero eta euskaradun gehiagorekin egin dezakegula berba , bai kalean, bai lanean, edonon alegia.

Hau gutxi ez, eta hiztunen kantitatea handituz doan heinean, euskararekiko gorrotoa ere nabaria da. Gorrotoa ez eze, ezjakintasuna ere nabarmentzekoa delakoan nago. Baina, beno, momentuz bada ere, utz dezagun delako gorroto hauxe beste une baterako.

Buelta gaitezen, beraz, koxkara. hau da, euskaradunen artean, baliteke galarazita egotea hizkuntza bera kritikatzea. egia esanik, hizkuntza minorizatua den legez, badirudi beste guztiak daudela euskaradunen kontra. Bai gaztelera, bai frantsesa nagusi diren unean, ez dago zalantzarik: haiek irabazle, gu galtzaile. EZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZ

Kontua guztiz sinpleago izan liteke: hizkuntzak existitzen dira KOMUNIKATZEKO. Ez politika egin dezagun, ez aberria bil dezagun, ez euskal herria defenda dezagun. Oso bestelakoa da korapiloa.

domingo, abril 07, 2013

cherry blossoms

Eroan nazazu etxera, eroan nazazu etxera....
nire leihotik zehar, haize hotz,ezin har dezaket, ezin har dezaket gehiagorik ere.

autoak doaz azkar nire albotik hur, keinukariak ikus ditzaket nola su hartzen duten ispiluan,
neure buruari so egiten diot negar egiten.

jo iezadazu abesti xume bat, saiatzen ari naiz hazten amodio bila, zeina ez baitut inoiz ezagutu.

nire bizitza propioa joana da, whiskey-z edanda: jainkoa, ez nazazu joanarazi.

jo iezadazu abesti simple bat: holan abest dezaket nire bakardadean.
gereziondoak udaberrian,eta horrek dakarren poz amaigabea,
ezen cheyenetik friscora, amorruz aurkitu nahiko nuke nire etxea.

OHEAK BIHUR LITEZKE OHETSUAK


.... eta oheak txikituz doazen heinean, sufrimendua emendatzen da, harik eta jasaezin bila dadin arte. Zeren eta ohean beldur guztiak handitzen baitira. Beldurrak beti beldur, ez dago jakiterik zergatik sufritzen dugun hainbeste gaban: gabaz ohez ohe ibil daiteke, bai, jakinik ezin dela ahantzi zertan datzan auzia. Zerura joan, infernua bisitatu, lurretik pasatu, Danteren komedia bizi, amets baten barnean dena gerta daiteke: Dela Marteko John Carter eta berorren bidai astralak, dela Danteren eta berorren Divina Comedia, dela amorante arrunt baten desioa gabaren erdian. Hauek guztiak higitzen dira iluntasun osoz.

sábado, abril 06, 2013

GABAKO OHEAK NONON

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=pDV8YVCfEQM

http://www.youtube.com/watch?v=IgYpsIIe_m0&feature=youtu.be



denetariko albisteak dakartzate hedabideek egunero. bakoitzak bere iritzi propioa azaltzen saiatzen da etengabe. Egia da nork bere uste propioa izan lezakeela, errespetatu beharrean gaudela eta onuragarria da, ezinbestekoa da demokrazian.
Honaino teoria. Ezen praktika oso bestelakoa da. Hedabide bakoitza saiatzen da GURE iritzia erakartzen, IRAGARKIAK balira bezala. Baiki, saldu behar dituzte albisteak; beraz, premiezkoa da telebista orok erakartzea ahalik eta ikusle gehien. ezinbestekoa da irrati guztiek engantzatzea albait azkarren entzuleok, modu zikin bezain ezohiko batean. BEHARREZKOA ZAIE, bestela kale gorrira zuzendaria. kale gorrira, gainera, langileok.
hau larria dena egoera! jadanik ezin entzun dezakegu egia borobilla, bospasei irrati ezberdin sintonizatu ezik. Bai krudela dela bizi dugun errealitate gordina!
Beraz, saltoka gabiltza jakingoseok. irrati batetik bestera; izparringi ezkerreko batetik eskumakora; liburu bat bestearen atzean irakurri behar, ideia orokor bat atera dezagun. hau gutxi ez, eta den-denok nahi dute zu errekrutatzea.
tamalgarria da oso.

miércoles, abril 03, 2013

FOREVERWOOD

http://www.youtube.com/watch?v=PAhdceEUCNQ

bazen garaiA! bai motel!
gaur da eguna, zeinetan berreskura bainezake everwood-en haria; utzi nuenetik hona gorabehera zein auzi aunitz bizi ditut, baita pozak ere. ez dezagun pentsatu, hortaz, den-dena izan dela txar, edota desegokia. Everwood-en gertatzen den bezala, bizitza ez da, ez beltz, ez zuri: gris haundia izan liteke.
Cárnivale deritzon serie-an bat eta bera ikus genezake, eta ongileak ez dira hain on; gaizkileak, gainera, ez dira inolaz ere hain txar. hau da, AEBetan, Europa zaharrean, Txina inperialean edota Ipar Koreako diktaduran, agintariak agintari, hiritar nahiz herritarrok berdin sentitzen dugu bizitza: beldur franko; sufrimendu lazgarri pilo; izugarrizko poza jaioberriaren etorriaren ondorioz; akidura lan gogor baten ostean; nerabetasunean gogoak gauzak aldatze aldera.
jainkoa gure alde beti izanen da

martes, abril 02, 2013

KRISIALDI ETA BIOK

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=Ppbeb54uQmE

edota barraskilo eta barea, a ze parea! erranen nuke nik. Orain, telebistari so natzaio, esatariak dio 2014 urtera arte iraungo duela krisialdi madarikatu horrexek. Espaniako presidenteak zioenez, aurten, 2013an alegia, krisiak hondoa ukituko zuela. Gaur, ostera, oso bestelako albistea ari dira ematen hedabideetan: ustea erdi ustea. hau da, langabeen kopurua emendatuz doan heinean, eta PIGS izeneko herrialdeetan bereak eta bost pasatzen ari garen bitartean, oraino, magiaz edo, urtebete gehiago itxaron beharko genuke hiritarrok, harik eta egoera lazgarri bezain kaxkarra amaituko den arte.
androide paranoikoa esango lioke Radioheadek. Egia esanik, gezurrak hanka motza du, eta gurean ez da asko korritzen, ezta hurrik eman ere. Horrez gain, albiste txar bat bestearen atzean ezin dezakegu imajina nola izanen den momentua, zeinetan krisiak hondoa joko baitu. Demagun datorren urtean den-dena amaitutzat emango dugula. Sinetsita al gaude herri xumeak nabarituko duela krisia amaitzearren sortuko diren onurak? hobe liahoakigu, beste aldera begiratuko ez bagenu. hau guztiau ez da egia. krisialdi honek utzi digun paranoia handi da oso, eta kostako zaigu, bada, esperantza eza ezabatzea gure gogotik.