martes, enero 29, 2013

Jada 15 urte pasatu dira...CLIMBING OUT THE WALL

http://www.youtube.com/watch?v=Oyixl_MqlDc

...eta balirudike atzo goizean izan zela. orain hasi naiz memento honen gainean hausnartzen, zeinetan ageri baitzen diska hauxe, Radiohead-ena hain zuzen ere. Unibertsitate garaietan ez nekien nor nintzen, ez nor joanen nintzen,ez eta zein bidetatik jorratu nukeen ere. Orain, ordea, 15 urte inguru pasatu ostean, atzera begirako nostagiaz, ez dut uste luzearen luzez izan denik espazio-denbora. Badakit ederki asko zer-nolako taldea zen Radiohead, banekien nortzuk ziren eta hotsei buruzko kezka handia zuela Yorkek. Alta, nor jakinen luke elektronikarainoko bidea jorra lezaketen hain gogor?

It's always best when the light is off,
It's always better on the outside.
Fifteen blows to the back of your head,
Fifteen blows to your mind.

So lock the kids up safe tonight
And shut the eyes in the cupboard.
I've got the smile of a local man
Who's got the loneliest feeling.


hobe lihoakiguke, argia itzalita edukiko bagenu,
hobe beharrez barnean kanpoan baino.
15 putz zure buruaren aitzinera,
15 putz zure gogoraino.

horregatik, gorde itzazu umeak giltzapean, toki seguru batean.
itxi itzazu begiak armairuaren barruan.
nik badut tokiko gizon baten irribarre,
zeinek baitu sentimenturik barkartiena.


hormatik gora, behiek egiten duten legez.
eta handik kanpora, eta kanpotik korrika, korrika egin, helburu bako korrikaldia, arnasa hartu bako korrikaldia, climbing out the walls, eta handik ilargiraino, ludiak dakarren kiratsa jasaezina delako; agi legoke, gainera, ihes egin behrako nuke hemendik at, azkar, so egin diezaiegun espazioko argiei, horietan baitautza irtenbideak, edota hobeto esanik, irtenbide bakarra, lurratik ihes egiteko irtenbide soila. Eta umeak utzi nitzake armairuan, leku ezin seguruagoan, giltzarrapoa egiazta dezagun, haiek ezin baitira inolaz ere handik irten; edota, behintzat, erraztasun osoz ezin daitezke irten. Momentuz, denbora aurrera joan heinean, nik korrika egiten dut, ihes egin miseriatik, saiatuz nire sentimenturik gordinena ezabatzen gogotik.

eta hormak arakatuz apurtzen ditut eskularruak, darabilzkidan eskularru madarikatu horiek guztiak gorrotatu, kendu egin beharko nituzke. Horrez gain, ezin ditzaket aguantatu, ez baitut jasatzen gehiago esku eta eskularruekiko kontaktua.

Eta orain heltzen ari da KARMA POLICE. so natzaio nire karmari, patxada osoz gainera. antzeman daiteke sufritzen ari naizela pilo. NO SURPRISES, NO SURPRISES....

lunes, enero 28, 2013

ich hörte dieses lied in barcelona, so lange her....

http://www.youtube.com/watch?v=i8M-Moo4imQ

idiotheque hasi da abesten tom yorke kontzertuan, eta ni, jendez mukuru ezin dezaket arnas, gizoldea handia delako oso.
Nor da bunkerrean? emakumezkoak zein umeak lehendabizi, baiñan nor ote dagoen bunkerrean, ez baitakit nor den barruan.

http://www.youtube.com/watch?v=t_3P4lPtcZI

eta gero gerokoak, let down ekiten diot abesteari, eta nik, bitartean, orgasmo intelektuala ari naiz bizi izaten, ezen betidanik maite baititut lerro hauek; argi legoke, hortaz, atsekabeturik nagoela, egun batean hegalak haziko zaizkit, erreakzio kimiko baten bitartez, atsekabeturik. let down and hanging around.

eta geroxeago NME ari naiz irakurtzen, eta radiohead-en gaineko artikulua irakurri. atsekabeturik, zuk badakizu non zauden, eta egunen batean, egia esanik, histerikoa eta erabilezina, zeren eta hegalak haziko baitzaizkit egunen batean. Eta horrek garamatza beste irtenbide batera, kontzertu berean bainengo, ostera ere hantxe zutonik, ilunabarra hasi eta ekkia ari da desagertzen. Zuk egiatan badakizu non zauden, zorua ari baita eztanda egiten, histerikoa darrait, erabilezin sentitzen dut neure burua, tom yorke miresten dut, ludiko abeslaririk onena, ezbairik gabe gainera. let down and hanging around, betiko legez.
Gizabanako guztiek dakarte eskuartean ardo-botila bana, jende zikina, mozkorrak edonon; ez noa inora, kimikazko erreakzioa ari da gertatzen nire baitan, atsekabeturik jarraitzen dut, eta nire irudiko, ez dago irtenbiderik.

sábado, enero 26, 2013

pretty boy

http://www.youtube.com/watch?v=2zpMEcrxdpY&feature=youtu.be

baietz, bada. egia da, gaurko politikagintza akabaturik dago, are gehiago Alderdi popularra, Euzko Alderdi Jeltzale, EH Bildu, Euskadiko Ezkerra, Euskadiko Eskuma, Sortu, Alderdi Sozialista, Inestrillas S.A., eta gainerako alderdi politikoak ustelduta daude, ez dago inolako zalantzarik nire baieztapenetan, ezen alderdi politiko horien guztien barnean ustelkeriazko kasuren bat edo beste kausitu baita azken urteotan. hau da, billetedun gutun gora, billetudun gutun behera, den-denek dute beste soldata bat, B-soldata deritzoguna, eta horrekin atzerrian erakin etxebizitzak, larreak eta bestelako ondasunen jabe egin dira. horrez gain, Barcenas, Urdanga-RING, Gürtel kasua, Filesa kasua, betidanik erraten dut, egingo bagenu auditoria antzeko bat Mediterraneoko kostaldean, hasi Galizian eta istambulen bukatu, eta beti pasatzen Frantziako Marseilletik eta abiatu Greziaraino, alkate guzti-guztiak jarri beharko genituzke gatibu ziega beltz batean.
TAKE THE MONEY AND RUN esaten zuen gure Woddy Allenek...