viernes, julio 26, 2013

thoughts from above....

hit the people down below. Ez dago besterik, gogoetek egiarazten dizute mailu bat bezalakoak izan daitezkeela hitzak. hau da, hitzak mailu, kolpeatzen dute gure aurpegi oro, zauritu eta baita akabatu ere. Ezen, victoria denok izan gaitezke. den-denok, horrez gain, sar gaitezke diska-etxe batean, gonapean ezkutatu cd bat, ebatsi azken finean. gero, lore batzuk ere lapurtu, gure izkin maitatuenetarikora abiatu, diska martxan imiñi, eta hasi dantxan. eta horrela, bukatzen da ludia gure onepean ;fisosofo batek zioen legez, the ground beneath her feet. Zorua ari da desagertzen gure oin pean, emeki-emeki. Nahi genuke jakin, ordea, zergatik. baina, ezin.

http://www.youtube.com/watch?v=3LY3ftiLqmE

eta bat-batean ELEGIA jartzen dut diskagailuan, eta gogorarazi mike oldfield. gustatuko litzaiokeelakoan nago mike oldfield-i horrelako abestia asmatu izana!!!!!

lunes, julio 22, 2013

DEZEPTIONATURIK....

desengainatu nauzu; desengainua hartu dut, ezbairik gabe. Eta gainera, ez dakit zelan azaldu: HONAKO HAUXE EZ DUT ATZERA BUELTARIK, ez horixe!. nahiko nuke jakin zergatik, nahiko nuke imajinatu zer dela eta huts eginik sentitzen dudala neure burua. Zohardi eta pittila kanpoan, eiher bat airean eta hegal egiteko asmoz ni neu amets egiten ari naiz, eta bilakatu amesgaiztoa. eta zein eder amesgaiztoa!.

http://www.youtube.com/watch?v=-Z_NvVMUcG8

Desengainuan harrapatu nauzu, so natzaio besteari, ohean datzanari, nire alboan giraka arituari; uste dut, bestaldetik, berorren gorpua hotz geratua dela jadanik, baina, ez. nahi eta ezin. Gorpuak oraindik ere ez dut kiratsarik; aipatu pertsona ez da higitzen, ezta gihar txikirik ere.

eta kafkaren metamorfosiaz akordatzen naiz, zeinetan nire gorputza osoa bihurtzen baita intsektu, one day i'm gonna grow wings, a chemical reaction....

jueves, julio 18, 2013

tentazioneak on ekarren nigan


Goitiko pentsamenduek ostiatzen dute beheko jendea,
jendea, mundu honetan ez dute nora joanik.


azken aldia da, ezbairik gabe
inoiz ez dut ezagutu zu bezalakorik,
inoiz ez dut aurkitu zu bezalakorik,

hartzen dudan ezein bide, badakit ondo asko saiatuko naizela beti apurtzen zirkulua, zeina baitatza nire inguruan.
lantzean behin baderitzat galdu ditudala nahi batzuk, eta berau zen premiezkoa niretzat, baita sinetsita egon ere.

ez nazazu utz kolpeatzen zorua!

miércoles, julio 17, 2013

IAN CURTIS-ek bizirik darrai....gure ariman

http://www.youtube.com/watch?v=d76-hf6rggw

zerbait gerta dakioke Ian Curtisi. Joy Division deritzon musika-taldea sortu berria, abeslariak eroaten duen kamisetaren leloak argi asko adierazten du berorren sentimendua: THERE IS NO FUTURE. eta holan joan ziren guztiok kontzertura; lehen mexua zen oso garbia: THE FUTURE IS OBSCURE. Orain, ostera, Ian CUrtisek ez dakusa inolako gerorik. eta buelta gaitezen kontzertura: hantxe elkartu ziren morriseyren taldekoekin, the queen is dead izeneko diska berria argitaratu eta horrela kointzidentziaren kointzidentziaz denok batera kontzertu berean, londresen.
Eta joy division izena hartuta, NAziek egin sarraskiak berreskura ditzakegu, eta beraien bortxaketa, hilketa eta gainerakoak konzentrazio-eremuetan, zeinetan andra judeotarrak bortxatzen zituzten. hortik dator izena, gozatzeko lekua eta eremua.
Azkenean, ekidin ezina denez gero, Ian curtisek bere buruaz beste egiten du, ez baitago gerorik. eta besteok umezurtz, beste talde berri bat betetzen hasiak dira, new order, musika elektronikarekiko harreman estua duena, zeren eta, kraftwerk entzun ondoren, Ian Curtisek adierazi zien bezala, horren ildotik ibili behar baitziren taldekideok.

Eta 11 urte nituelarik, kontzertuz kontzertu atera ziren errepidetara, Europa zaharra mugiarazten eta depeche mode talde berriekiko kartela konpartitu, bai alemanian, baita beste leku batzuetan ere.
gaur egun, berriz, hook ez da animatu bueltatzera haiekin, baina, soinua, betikoa, maite dut ezbairik gabe.
eta jarraituko dut maitatzen.

http://es.wikipedia.org/wiki/Joy_Division

lunes, julio 15, 2013

"Temptation" ostabere

http://www.youtube.com/watch?v=kf9SD0736yw

eta badarrait musika berau nire sakelakoan, noiznahi; Nonork niri deituko balit, bada, temptation deritzon abestia entzun daiteke, ziurrenik, aspalditik bataroat "rengaine" berberarekin urrutizkiñean. egia da ez naizela aspertzen hartaz, egunekoa ez ezik, aspaldikoa ere badelako tentazioa; eta erakargarria bainoago, ezinbestekoa bilakatu delakoan nago nire bizitzan, egunero entzun dezakedalako eta, gehien-gehienez milaka aldiz egunean zehar. hau gutxi ez, eta gehien liluratzen nauena honako hauxe da: antzineko bideoan nola ebazten duen neskatoak biniloa, erosi bouquet de fleurs bat loredendan, arrapaladan etxeratu, eta hórrela hasten da dantzan.

http://www.youtube.com/watch?v=uYTl1YA_uHQ

bizkitartean, hau da, neska dantzan ari den bitartean, musikak darrai bizirik gure baitan, eta bueltaka ari den heinean, gure ludia ere bueltan da, giraka, etengabeko giroan, estresagarri nahiz laketgarria. Badaiteke maiteminduta egotea andra, baina ez nitaz, ez gutaz, ez diskodendako mutilaz, baizik eta tentazioaz, edota, hobe beharrez, substance izeneko diskaz.
Nire irudiko, pasa den mendeko diskarik onenetarikoa da, ezbairik gabe







Oh, you've got green eyes
Oh, you've got blue eyes
Oh, you've got grey eyes
And I've never seen anyone quite like you before
No, I've never met anyone quite like you before

Heaven, a gateway, a hope
Just like a feeling I need, it's no joke
And though it hurts me to see you this way
Betrayed by words, I'd never heard, too hard to say
Up, down, turn around
Please don't let me hit the ground
Tonight I think I'll walk alone
I'll find my soul as I go home

Each way I turn, I know I'll always try
To break this circle that's been placed around me
From time to time, I find I've lost some need
That was urgent to myself, I do believe
Oh, you've got green eyes
Oh, you've got blue eyes
Oh, you've got grey eyes
And I've never seen anyone quite like you before
No, I've never met anyone quite like you before
Bolts from above hurt the people down below
People in this world, we have no place to go
Oh, it's the last time
Oh, I've never met anyone quite like you before
Oh no, I've never met anyone quite like you before

miércoles, julio 03, 2013

EINE FRAGE....BITTE!!!!

eta bikotea Vienako ibaiaren alboan ari dira pasieran. Berbaldiek asko diraute, bizitza gora bizitza behera. Eta bat-batean gizonezko bat, zeina baitza adarrean bertan. Eta bikoteari so egin dio, eta xurxulatzen du "eine frage, bitte!", hau da, galderaño bat, arren. Eta ezbairik gabe, diru eske dabil, baina modu ezohiko batean; erran barik doa olerkaria dela mutila, eta horretan dihardu paperez josita.
Hala eta guztiz ere, olerkariak proposatzen dio bikoteari zerbait ezohikoa; hau da, bikoteak esan behar dio hitz bat, eta hitz berorren bitartez mutilak gure protagonisteei konposatu behar die olerkia.
azken finean, diru eske dabil, betiko legez. bikoteari, alabaina, olerkia gustatuko ez balitzaio, ezer ez emateko ere prest legoke. eta ze olerki, mon dieu! ze polita! badakit ongi asko pelikula bat dela, bada, Platonekin gertatzen den legez, baina, malkoak oraindik ere isurtzen dira nire begi hezeetatik.....

lunes, julio 01, 2013

JESSE ET CÉLINE....

nonoiz bisitatu baduzu wien, bada, aukera ezin hobea kausi dezakezu pelikula honetan; inoiz bisitatu eta gurako bazenu, bada, hobe lihoakizuke ikusiko bazenu delako pelikula, hau da, okerrik ezean, trilogia antzekoa, richard linklaterrena: BEFORE SUNRISE....
BEFORE SUNSET, BEFORE MIDNIGHT.
hirurak dira izugarriak, benetako berbaldiak, luzatzen dituenak orduak eta orduak bien artean; bien konplizitatea handia da, oso. Azkenean, gainera, jakin dugu ea Jessek hartu zuen hegazkina, parisetik AEBetarakoa alegia.
Orain, gainera, Napfliori so gatzaizkio, Grezian hots. Hantxe azken atalaz goza dezakegu.