miércoles, octubre 31, 2012

drive eta m83

ezin dezaket aguanta gehio! zenbat eta gehiago entzun m83, orduan eta gehiago akordatzen naiz ryan gosling-ez. Hain hertsia da lotura, non ezin baitezaket bazter bata bestearengandik. Balirudike elkarrekin doazela biok, m83 eta drive. hirian bertan,bestalde, bakarrik existitzen dira argiak, nahigabeak eta prostitutak. Gaba haiena da, beraz. Eta drivek darrai gidatzen gau erdian, inolako xederik gabe, baina, hala ere, gaualdea berorrena da, ezbairik gabe.
ihes egin dezagun, baina inoiz ezingo dugu gure arima ezabatu....

martes, octubre 30, 2012

ez dago ezer onik m83ren atzekaldean

http://www.youtube.com/watch?v=q3w9mfk7D9c

azken bolada honetan ez dago ezer m83 baino. orduak eta orduak daramatzat rengaine honekin, ezin baitezaket ken horrelako abestia nire gogotik. BAi indartsua dela berau!
Gainera, kendu ere, kentzen dit arnasa, lasaitasuna...eta bultzatzen nau abestera, saltoka ibiltzera, oihukatzera etengabe. ezin dezaket ekidin, nahiz eta jakin zerbait onik atera daitekeela handik, niretzat, ordea, guztiz kaltegarria izan liteke. bai, bada,nahitaezkoa dagoke nire errepertorioan.


Waiting for a roar
Looking at the mutating skyline
The city is my church
It wraps me in the sparkling twilight...

hiria nire eleiza da, itxaroten nire abagune propioa

lunes, octubre 29, 2012

i'm in love....

with...
BAT FOR LASHES; Y la magnífica khan me estremece a cada golpe de voz.

http://www.youtube.com/watch?v=dHvqn4H9aRM
Y sigue siendo la música la que me salva del abismo, la única que permanece cuando todo se acaba; las dudas existenciales de mi organismo se aclaran una y otra vez, dejando entrever los claros de luces en la oscuridad reinante. Todo parecía en vano, la noche era muy muy oscura la pasada noche; ya eran cerca de las 3 de la mañana(hora peninsular) y me sentía solo, extraño, solitario sin un fin conocido. Como de costumbre, me asomé por la ventana para disfrutar del mundanal silencio que nos rodea a los urbanitas. Ni coches, ni camión de la basura, ni parejas complices nocturnas, ni que decir que no había ni un alma. Eso sí, en la lejanía de la A8 ruido de coches, y algún que otro grillo. Y entonces, una luz irrumpió en medio de la oscuridad. ¿será otra ave de mal agüero?¿ mi media naranja no puede dormir? ¿existe la conexión extracorpórea?¿ será más bien un viaje astral vía ciudad de cristal?
Paul Auster, te echo de menos....

http://www.youtube.com/watch?v=CYN5ykm_3yk&feature=relmfu

domingo, octubre 28, 2012

m83az mukuru...

http://www.youtube.com/watch?v=0hbwp24rNPY&feature=relmfu

...ditut belarriak. bai osasuntsua dela ideia hau! asmatuko ahal dugu denok horretan jarduten, krisia gora krisia behera egon ordez. Horrenbestez, musikak nire unibertsoa osoa inbadi dezake, eta horretan ere datza poztasuna. zer gehiagorik eska diezaioket bizitzari? antza denez, ezer gutxi baliogarri izan liteke, pozaren pozez ibili gaitezen.

LOOPER

da ezbairik aurtengo pelikularik interesgarriena, edota behintzat, ikusi ditudanen artean onenetarikoa. ez dago erran beharrik askotxo laket zaidala zientzia-fikzioa, eta horren ondorioz, ederki asko gozatu dut looper deritzona. batetik, aktoreak hartzen ditut kontuan; bestetik, istorioa. Berau da, beraz, gehien interesatzen nauena, oren-bidaiak, gerotik honaino doazenak alegia. Eta bat-batean, hollywoodeko armarik onena gurera dator, sputnik bezalakoa: imajinazioa. ezen, imajinazioak dakarren estimulua handia da oso. Ez dakizu, zalantza izpirik gabe, zertan doan istorioaren haria, ez eta nondik-norakoak ere. Ez dezagun ahantz hastapenetik hondarrera ustekabe asko kausi ditzakegula. ez dakigu inolaz ere zein bidetatik joko duen delako hariak. ustekabeak ustekabe, badakigu ederki asko ezer onik atera dezakegula handik; eskuratu ere, eskura dezakegu ideiaren bat bruce willisengan: urteetan bidaiatzeak duen xarma zein dotorezia ezin ahaztu dezakegu, eta izugarrizkoa da amaiera. etenik gabe, akzioa nahiz emozioak landuz doa kontua, horretan baitatza den-dena. honek guztiak ematen duen gustura geratuko zait gaba honetan, eta datorrenean ere bai. merezi dau-ta!

http://www.youtube.com/watch?v=BfzFVbkutFE&feature=related

viernes, octubre 26, 2012

berriz ere "let down....."

http://www.youtube.com/watch?v=cRyPduK9rhw

zer erran ote dezaket honen gainean? batean zein bestean, beti ere amodiozkoa, eroaten nau berorrek hondartzarat, zeinetan pairatu dudan hainbeste. cd player, honenbestez, eskuartean; oinusik, ura oinapean, olatuak gora, olatuak behera; arima zeruari so geratzen natzaio.

http://www.youtube.com/watch?v=kV6k2XkjFKE&feature=related

bat-batean nire eskuaren luzapena( hatza izan ote liteke?) heltzen da, nahigabe ere, botoiaraino. bai dela hauxe zortea, eta aldatzen da erabat abestia...exit for a film deritzona jartzen da martxan, eta akordatzen naiz sufrimenduaz. ezen ez dago ezer nire gogoan, zu barik. zu ez zauden lekuan, ez dago inor.

jueves, octubre 25, 2012

berba egin dezagun everwood-ez!!!

http://www.youtube.com/watch?v=zm636VSQXUU&feature=youtu.be

duela gutxi hasi naiz wild nothing ostera ere berreskuratzen. Zenbat sentimendu geratu ote dira hortik, abandonaturik? eta wild nothing entzuten darrait gaba honetan, pentsatuz everwood-ek antzera handia duela wild nothing-ekin. Sentimenduak sentimendu, denok dakigu, ongi asko jakin ere, zerk sentiarazten digun hobeto, edota, hobeto erranik, albait eta modu onenean, zeren eta, ondo sentitzeak dakarren baikortasuna ere izan baitaiteke hutsal. bai, hutsal aipatu nahiko nuke, eta ez zoragarri, ez superbe, ez eta itzel ere. gainera, badirudi kontraesana dela nire berba, balirudike errealitate paradoxiko bat jabetzen dela nire eguneroko bizitzaz; beharbada, baliteke... batzuetan everwood-en egin nahiko nuke lo, wild nothing entzunez, hango egoera arruntaz blai, hango errealitate gordina bizi izaten; batzuetan, ordea, ez dakit zer sentitu.

jueves, octubre 18, 2012

je voudrais bien habiter à everwood, foreverwood

http://www.blakeneely.com/projects/everwood/EWmaintitle.pdf

c'est pas grave, c'est pas l'utopie, je voudrais bien on fasse une journée là-haut, au tour de l'église de monsieur brown, prendre un café au lait avec dr. abott et parler san doute avec la maîtresse. Pour qu'on puisse nous recontrer là!

miércoles, octubre 17, 2012

everwood and me

http://www.youtube.com/watch?v=2HjT-iAjrAw

everytime i heard this song, i'd like to be there, in everwood; fade away from my city, dissapear from my own knowledge, share a minute with doc brown, listen to harold abbot whispering bad word about clients, crying everywhere with amy about her boyfriend who died in andy's hands. it's so difficult to involve all emotions in an only word. i see them now from eternity, all about utopy, i would fade away from bilbao, flying above utah's mountains....

jueves, octubre 11, 2012

Another love?

http://www.youtube.com/watch?v=zcMJOiXxcBE&feature=player_embedded

indarra da, oso. Lehenengo aldia, zeinean entzun baitut abesti hau, gaur izan da. gaur goizean, zehatzago izatearren. Another love, all my tears have been used up. non,bada, ote? ON ANOTHER LOVE.

eTA BUELTAN nago everwood-en, bueltan ostera ere herrixka hartara, zeinetan bizi baita gure mediku pertsonala, eta irizten diot medikuak merezi duela ezer onik, ziurrenik topatuko. Ephram, ostera, aldatu da erabat, nahiz eta nerabe den on ekarren. Eta eserita nago ordenagailuaren aurrean, etzanda ohean, pantailara so, " i've been so fucking rude???????" on another love...

Eta entzuten dihardut etenik gabe rengaine berbera, ezin baitezaket ekidin portaera ezin kaxkarrago hauxe, "i wanna cry, i wanna fall in love", eta nire malkoak darie nire begiei; ezin dezaket konprenitu, baina, nola sentiraz diezadake horrelako abestiak hainbeste sentimendu kontraerran, paradoxiko hain zuzen ere.

On another love, on another love...darrai aitzina buruz, i sing a song....

Gogor ez eze, sentimenduzkoa ere bada gaurko abeslaria, piano jotzen duen heinean, iduritzen zait malkoak lehertzear daudela. ñiminoa da mundua, ordu honetan; orenak aurrera doazen bitartean, gero eta indar gehiago antzeman dezaket TOM ODONELLengan. gott seit dank habe ich nicht vergessen wie liebe geht. ich versuche nicht mehr...on another love

sábado, octubre 06, 2012

everwood und david gray

ez, ez dago zertan esanik. bata eta bestearen alde handia da,gero!amy eta ephram txorakeriak esanez, david grayk abesten say hello wave goodbye, medikuen arteko ika-mika, ironia nonahi, badakit ondo asko ezin aldera daitekeela.
gainera, nire alboko inork ez du ezagutzen, ez seriea, ez abeslaria. nola ulertuko naute, bestela?
"esan agur, wave goodbye"
http://www.youtube.com/watch?v=uqIFYv1_yHI
beraz, arren, sentitzen dut, oso. ez nekien zer egiten nuen, dakusadalarik zure aurpegia, badago hainbat eta hainbat zera, zeina aipatu nahiko nukeen. Mesedez, irlandako egonaldiaz hausnartu, dublingo kostaldeaz gozatu, oihukatu airera zenbait hitz madarikatu, ez dut agur erran beharrik, egia esanik ez zintuzkedala inoiz agurtu betirako; barkadazu, nahiko arraro ibili naizelako azken bolada honetan, ez dago eskubiderik; hortaz, antzeman daiteke urduri nabilela, ez naizela gai nire bizitza propioa kontrolatzeko, nire ardura zure babespean jartzeko, gauzak behar bezala onartu eta asimilatzeko.
i wanna tell u how good it feels, when u look at me that way....

Eta , horrela, ephramek ihardesten dio amyri berau dela berorren benetako amodioa, beti izan dela eta betirako izanen dela, nerabe izanik, agure izanik. Eta seriea amaitzen da haiek noriari so. eta ni, horrez gain, haiei so geratzen natzaie, haurnatuz nola izan ote litekeen posible, nola 4 urte pasatu ondorengo oinazea dida batean buka daitekeela, hitz aspertu batzuen ostean.

http://www.youtube.com/watch?v=uGm5z8sJAFM

barka iezadazu! hau oihu hau! erraz da esaten, zail, ordea, sinisten. begiratzen nauzunean honela, zera aunitz esan nahiko nizkizuke, ibaiei so, harri bat bota ondorengo olatuak itsalabarrean, eta horren ondorioz, ikusi nola sortzen den olatua. kontzekuentzia baino ez da, halandaze.

honenbestez, denak amaiera bat duenez gero, everwood-ek ere izan zuen, eta nire bihotza geratu zen hutsik, zure zain, zu noiz etorriko zain hain zuzen be.

I GOT HALF A MIND TO SCREAM OUT LOUD
I GOT HALF A MIND TO DIE
SO I WONT EVER HAVE TO LOSE YOU GIRL
WONT EVER HAVE TO SAY GOODBYE
I WONT EVER HAVE TO LIE
WONT EVER HAVE TO SAY GOODBYE

http://www.youtube.com/watch?v=L6bop0TBm_s

sekula santan adiorik ez!

jueves, octubre 04, 2012

gorputzik bako arima

http://www.youtube.com/watch?v=ZWmrfgj0MZI

Like a soul without a mind
In a body without a heart
I'm missing every part

http://www.youtube.com/watch?v=CSWjIwM7qZw&feature=related

Arimarik gabeko bihotza, gorputzarik bako arima,
“How can you have a day without a night
You're the book that I have opened
And now I've got to know much more

“Nola eduki ote zenezake gabarik bako egun bat?
Zu ireki berri dudan liburua zara, eta oraintxe jakin behar dut gehiago.
Zure balizko musu baten jakinminak badu nire burua eta gorputza liluraturik,
Benetan egin dizudalako min, izugarrizko mina ari naiz sentitzen benetan.”

Ez zaitut ulertzen, benetan diotsut. Batetik, dugu horrek berezko duen sentimendu latza nahiz gordina. Bestetik, mina dut buruan etengabe, eta horren ondorioz, garai jasanezinak ezin ahaztu ditzaket. Eta azkenik, eta zoritxarrez gehien mindutzen nauen gogoeta, erlazioa utzi genuelarik sortu gorrotoa nola baztertu. Asmatuko ahal dut delako gorrotoa kanporatzen, ezen kabitu ezinik baitabil nire barnean, nire gogoan ezin dezaket ahatzi; gertatutakoak gertatu, geratu zen hutsunea betirako ikusiko ote dut bihotzean?
Galdera zuzena izan liteke, nire kontrara doan oro baztertu nahian. Erantzuna, baina, oso bestelakoa ikus nezake. Zuloari dagokionez, nire onerako zein onurarako hartu zenuen erabakia, aipatu gorrotoa bideratzen saiatu, maitasunetik ezjakintasunera doan tartea txikitu, elkarrekin hasitako bidea moztu, garrasiak airean putz egin, eta horrela kontura naiteke bizitza ez dela nik pentsatzen nuen legez. Gainera, den-dena aldatuz doan heinean, ni neu geratua naiz erdi aroan, bai eta geratu ere. Orain, ostera, ezin dezaket hausnar, ez dago jakiterik nola irten zulo horretatik; honenbestez, ez nauzu agobiatu gura, bakarrik kontsolamenduzko hitzak aitatu, zuk irakur ditzazun gogo handiz, eta inondik ere gorrotoz. Hau da nire asmo zintzoa, inoiz baino zintzoago….