martes, enero 21, 2014

Amodioa da....zendu, hil, akabatu

https://www.youtube.com/watch?v=W5LNsyzd5_E

bai, bai, pausatzea da maitatu. Maite zaitut, ergo hilko nintzateke zeugatik. Eta hau guztiau esanik, jotzen dut sexura. Ze azkar hitz beste egin berri dut. Ezen amodioa egin, sexua egin, larrua jo, maitatu, maitenduta sentitzea edota sentiaraztea da galbahe erraldoi bat, zeinetatik soilik pasatu baitaitezke soberakinak. Baiki. Amona etorri, hilekoa alegia, eta hondarrekin ibiltzen zara kalean gora, kalean behera, ninphomanikoa, Lars von trieren azken pelikulan gertatzen den lez. Edozein leku, edozein une, edozein tarteren abagunea profita dezakezu, amets egiteko. Bai, amets egiteko zutonik, esna hain zuzen ere.

Honenbestez, ongi asko ezagutzen dudan neska dut alboan ohean. Berau prest legoke amodioa egiteko, batean, bitan, errepikatu, gozatu uneaz. Ondorioz, sexua eta biok, edota hirurok. sexua, neska eta hirurok, eta ondorioz, aukera paregabea, errealitatetik kanpo jardun ahal izateko. Unerik aproposamena gozatzeko sexualitateaz.
Neskaren gogoa bezain indartsu izan daiteke nirea. Nahiz eta sinistu ez, andreen eta gizonen arteko nahia pareko izateaz gain, emakumeen gogoa zeruraino ailega daitekeelakoan nago. Adituen iritziz, asegabeturiko andra arriskutsuagoa da gizona baino, eta nik, bederen, sinetsi ere sinesten dut.
buelta gaitezen ostera ere ohera. Zakila tente, alua gertu. batek behar du bestea, ala ez? baietz koitora heldu elkarrekin!.
Alabaina, koitora heldu baino lehen, pausu anintz bete behar. Erdi egi batzuk entzun ditzakegu gizarte honetan, eta gizonenak dira mingarrienetarikoak, ezen emakume guztiek uste baitute prest geundekeela beti amodioa egiteko, eta arrazoi osoz esaten dute, tratatu direlako sementaleekin. Besteok, ostera, ez gaude beti holanxe, neskeei gertatzen zaien bezala, aurrez aldetik musu, ukimen eta gainerako aurretikoak behar ditugu mutilok. Andreen aburuz, zakila tentetzeko arazorik ez. gezur galant halakoa!
Beno, bagoaz giroa berotzen, emeki-emeki bada ere. Orain, bikotea sutan dabil, zakila neskaren ahoan sartuta. Alua gizona ari da zurgatzen, mingaina ez du jainkoak asmatu bakarrik aletzeko. Orain bai gaudela sutan, koitoa prestatzen gabiltzanok sinetsita gaude hortaz. Aurrez aurretikoak ondo baino hobeto doaz, zakilari likidoa dario. Aluari beste horrenbeste.

mmmmmmmm, lehenengoa, bigarrena, hirugarrena...noraino nahi dugu eroan momentua?