miércoles, marzo 11, 2015

shine bright like a....a dumb man

https://m.youtube.com/watch?v=KQlMvtMI-II&t=27

bai zera! festaz festa dabilen mamuei datxezkien ezinegonak gero eta handiagoak, desorekak gero eta zabalagoak, gizakiarekiko errespeturik eza gero eta zakarrago. bakarrik so natzaio barcelona hirian geratutakoari, hau da, mutik batek ostiatu du andra bat apuestu batengatik; horrez gain, patrikakoarekin grabatu eta zintzilkatu du facebook-en edota twitter-en, edota dela delakoetan. Eta irribarre deritzote.
Bada, ni zenbat eta adinago izan, orduan eta eskumakoago bilakatzen ari naiz. arrazista ez naiz izanen, inondik inora mentalitate kontuengatik, baina, zoritxarrez, berau behatu eta patzientzia galduz noan heinean, zahartuz eta zakartuz joana naiz. Daitort, gainera, gero eta jasangaitzago bihurtu naizela azken urteotan. Dagoeneko ezin paira dezaket inolako tontokeriarik. JAdanik ezin dezaket  aguanta besteen memelokeria oro. NAgo kokotaraino! eta nabaria denez, esku potente beharko luke gizarteak, esku gogorra eta pasibitaterik bakoa. handik eraiki dezakegu beste gizarte aurreratuago bat. Bestela jai.