lunes, febrero 04, 2013

ELEGY

http://www.youtube.com/watch?v=3LY3ftiLqmE

pasatu den aipamen txikerrean antzeman daiteke, ongi asko antzeman ere, denboraren joanak mintzzen nauena bereziki azken egunotan.
Bada, aipatu artikuluan begien bistakoa da, urteak urteak etorri, ezinbestekoa dela aitzinera so egitea. hau da, so natzaio etenik gabe iraganera, eta horren ondorioz, nire gogoaren mamuak kausitu, orden berriazko musikaz blaitu eta, hori horrela delarik, kontura naiteke astiak gero eta azkarrago egiten duela laprast nire zoru irristakorrean.
Egia erran baneza, ziur nengoke ez dudala nahi, ezta hurrik eman ere, denbora eskuetatik ihes egitea. Aprobetxatu ere, aprobetxatu nahiko nuke astia azken xortaraino, zuku guztia atera bizitzari eta gero esan, pupitrearen gainean gainera, OH KAPITAINA; NIRE KAPITAINA