viernes, junio 06, 2014

cross

http://musicmp3.ru/artist_christopher-cross__album_the-very-best-of-christopher-cross.html

eta arrasti honetan, sargori nagusi, bero zapa lagun eta bidaide, bada, ez daukat zer eginik, musika entzun baino, erlaxaturik eta kafesne hotzitu bat alboan. Mahaiaratu berri naiz, eskuan dudala kafesne izotzekin, eta bat-batean konturatzen naiz SAILING ari dela jotzen irratian.

Eta horrek eroaten nau beste aro batera, beste bizitza batera. bai goxoa dela sentimendua! batetik, haizea dakarrelako bizi-bizi dagoeneko.(ekaitza omen al dakar jainkoak?)
bestetik, eki-printzak ari dira nire aurpegia jotzen, leunki. eta azkenik, une bateko bozkarioa sentitzen dudalako nire barnean.

Aha, irratia ez delakoan nago, NEVER THE SAME abestiak darraielako. Crossen abesti onenak omen. Eta ni pozaren pozez emaitzarekin. Hau da, ekaitza baletor, harrapa nazala terraza batean eserita, Cross entzuten eta kafesnea izotzekin eskuan. esan barik doa eguzki-betaurrekoak daramatzadala ipinita.

Eta orduan, auzi teknologikoak direla-medio, Cd euskarriak porrot egiten du segundo batez, eta ondorioz, abestia makal-makal doa aurrera, ekiten dio etengabe errepikatzen paragrafo bera. Arggg, egia aipaturik, puskatu egin dateke.

Eta zerbitzaria hurreratzen da cd irakurgailuarenera, eta berriz ere martxan jarri diska. Orain, alabaina, RIDE LIKE A WIND, edota aire gainean jarri izeneko abesti zoragarria jotzen ari den heinean, zeruan lez sentitzen dut neure burua, zeruraino doan bidea jorratu berria, askatasunera abiatu. Ezen, askatasuna barnean daramadan zera baino ez da nigan.

Eta abestiak dio "eroan nazala itsasora, joan gaitezela hemendik at, asago, oso asago...sinets iezadazu, arren, gezuregia kontatzen deutsut-eta!!! !