martes, mayo 21, 2013

A GIRL LIKE U

http://www.youtube.com/watch?v=2rqCJdutB8I

atzera begira eginez, Edwyn Collins eta berorren brit pop delakoarekin egiten dut topo. Balirudike antzineko zera bilakatu dela brit pop zeritzona. bertan kausi genitzake Blur, Oasis, Pulp eta hainbat eta hainbat abeslari ingalaterrakoak; baina, halere, mugimendu erraldoi honen aita espirituala izan zen eta bada Paul weller. eta deabruaz aritu, ticket pare bat irabazi nituen duela urte asko. Eta La Casilla aretora suertatu zitzaidan, Weller ezagutu, bostekoa eman, galdera bi egin eta ohartu nintzen, holanxe esatearren, berrorek dakarren taldea hamaiketako hartzen ari zela. Berton, oholtzatik hur alegia, mahai ziztrin baten gainean topa zitezkeen denetariko pintxoak. bitxikeria, ordea, ez da hauxe, baizik eta pintxoen kalitatea: ze nazka, benetan! egon nintzen proposatzear irtetzeko kanpora nirekin, eta joan gintezen pintxotan. Azkenean, soilik galderaño bat egin nion maistruari:
zergatik zu zeu Oasis-en telonero, eta ez haiek zureak?
irribarre konplizea atera zen ezpanetatik....

viernes, mayo 03, 2013

ATZERA BEGIRA...

jarriko bagina, kontura gintezke gauza guztiak aldatu direla nire inguruan. Baliteke ni ere aldatu izana, munduarekiko ikuspegia, beste pertsonenganako konfiantza eza, inguruko sentimendu nazkagarriak emendatu eta, gainera, musika entzutean azalarazten dizkidaten sentimenduek indar berezia dute nigan. Horrek du, horrez gain, desabantail erraldoia, gizabanakoei dagokienez. nabaria denez, ezkor ager ninteke, eta ez da gutxi sentitzen dudan ezinegona. Ludia, ezagutzen dudan moduan, aldatu delako erabat eta, ondorioz, lekuz kanpo kokatzen dut neure burua sare gordiano honetan.
Sareari zaionez, gero eta ilunago ari da bihurtzen. Atzera begira, ez dakit nor nintzen ni, zertarako bizi nintzen, zer bide jorratu nahi nituen. Orain, ostera, dena oso bestelakoa da: jakin badakit ZER ez dudan laket. bestea, gustatzen zaidana hots, oraindik ere ez dazagut. gustatu, ostera, gustatuko litzaidake zeri heldu. Hau da, sarea zenbat eta mardulago izan, orduan eta nazkagarriagoa da nire inguruko zera; bizitza, elkarrekiko konpromisoa eta, azken finean, besteenaganako hurbiltasun bako lotura.
bihar baikor ageriko naiz, edota bederen, baikorrago. edota beste era batean esanik, ez hain ezkor

THERE SHE WENT....

http://www.youtube.com/watch?v=tMfXeuv4kZE

und es war ein lied von THE LA'S. aber ich liebe dieses mehr als das andere. ich weiss nicht warum..vielleicht es wurde eine geschmacksache: matter of taste.

http://www.youtube.com/watch?v=t3T6scpckjI

eta beharbada ezin imajina dezaket beste bertsiño bat, zeina abesten baitu gizonezko batek; uste baitut, hala edo nola, andrazko batek abestua izan beharko litzatekeela. zeren eta " berau badator"-ek euskaraz ez baitu generorik, baina bai, ordea, beste hizkuntza batzuetan. Eta bereziki ingelesez, berau baita she, eta emakumea den bezainbatean, bethi izanen da anderea, abeslari zoragarri baten lilura dakarrena aldean.

jueves, mayo 02, 2013

AMODIO-TXAKURRAK

http://www.youtube.com/watch?v=BDor6N77Bos

....paperezko mostruoa; ez dakit noren kontra dihardudan, edota ba al da beste nonor hortik, inguruan?

Erraldoien borrokaldiak bihurtzen du airea gas naturalean;
Duelo bortitz bat ohartzen da mundu handi batean sartzear nagoen hurbiltasunaz;
a ze nolako amesgaiztoa, pizti bat atzean edukita.
Esan iezadazu den-dena gezur hutsa dela, amets tuntun bat baino ez.
Beldur naiz handitasunaz, zeinetan inork ezin entzun baitezake nire ahotsa.
Utz dezazun engainatu! ez dezazun ezkutatu nahi purrust egiten pasatu zarela.

leku ezberdinetako mamu lazgarrietan sinesten dot, baita nire memelokerietan ere, zeinek lehertarazten baitizute zure irribarrea.

utz gaitzazu pasatzen beldur barik!




Nacha pop eta iñarritu, biak al biak maite nituen.