miércoles, marzo 07, 2012

FIX U??????????

http://www.youtube.com/watch?v=sA0y_zMITbM&feature=related

Tears stream down on your face
When u lose something you can not replace
Tears stream down on your face

Tears stream down on your face
I promise u that I will learn from my mistakes
Tears stream down on your face


Erraza da oso...saiatuko natzaizu laguntzen, errekuperatzen. Malkoak doaz zure aurpegitik beherat; galduko bazenu zerbait, zeina ezin baitezakezu edonon kausi.
Zin dagizut ikasiko dudala akatsengatik, benetan diñotsut.

batzuetan erdiets dezakezu zer edo zer; halere, hauxe ez da zuri komeni zaizuna.
Argiek eroanen zaituzte etxerat, hauxe baino ez dut jakin gura.
Lights will guide u home. Hain erraza da, non ezin baitaiteke holan geratu, higitu beharko naiz edonora.
Odola dario, pairatzen ari naiz berak eta bost. Badekot gorputza zarituta, arima gogogabeturik, zin dagizut ikasiko dudala. Zin dagizut maite zaitudala betiko, nire onurarako, gure mesederako, nire onerako.
Azaldu ere, ez dakit nola azaldu. Saiatu, bederen, saiatzen ari naiz ulertzen.

LOST IN TRANSLATION? den-dena ezin dezaket azalarazi hizkuntz honen bitartez. But, if u never try, u will never know???
Arimak darrai bizirik, oraindikan. Korrika ari naiz, saltoka egiten dut aurrera, bertan behera jaistarazi ditut nire beldurrak. Horrenbestez, ederki argi dakusat irtenbidea. bakarrik ez, bakarrik ezin dezaket onar porrota. Egia da, gainera, behar zaitudala datorren hamarkadarako; ez dago, ordea, nondik heldu. Ezbairik gabe, horrez gain, imajina dezaket isolamendua zein bakardadea etxean, sarraila ireki bezain fite; horren ondorioz, hasi naiz ostabere negar egiten. Negar zotinka, malkoak isurtzen ditut nire aurpegitik behera.
triste nago orain. Bihar beste egun bet izanen da ludian; horretaz sinetsita nago. Ahal bezain azkar korritu naiz gaur gurera, baiñan zu, zu zeu jadanik ez zaude hor, nere zain. NORA JOAN OTE ZARA, MAITIA?

nork botako dit errieta etxeratzean? nor izan ote liteke nire sostegua gaba tristeetan? nola sar ninteke ohean zu barik? nola aurre egin diezaioket ilunabarrari?
i promise u that i will learn from mistakes!