martes, noviembre 12, 2013

bidaia naturalak...

http://www.youtube.com/watch?v=7Ehv37kbRpc#t=44

egiten dihardugu gure oroimetan, baita bidai astralak ere gabaren erdian. hau da, beste paraje batzuetara zuzendu, hango errealitatea ezagutu, gorputzaz bestaldera joan, eta horrela konturatzen gara ezer onik atera dela handik. hortaz, gure ingurunea ez ezik, gogoan ditugun beste ertz askotara higitzen ari gara etengabe, nahi eta nahiez, hala edo nola. puntu batean geraturik egon, ordea, ez da posible.

http://www.youtube.com/watch?v=kKdRr4_7eWQ

eta ukitzen dugun oro urre bihurtzen da, istorioak dionez. Dena urre, baliogarria. Eta gal genezake trepeten balioaren ezagutza, balio gutxikoa badute ere. ezen, balio batek ematen du lasaitasuna, ona izan beharrean gaudelako. beste era batean, zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta hobea izan beharko, kalitateari zaionez. Baina, tamalez, beti ez da holan suertatzen, eta ondorioz, merkeena izan daitekeena bilaka daiteke onena. zer esanik ez, gure lurraldea ez den beste leku batzuetan, afrikan erraterako, non ura urre baita, non emakumeak ezerezean gera litezkeen, non txiroak eta landerrak ez dute ezer balio, kaka hutsa baitira. ni hemengoa izanik, pedrigi dut barnean. Ad hoc egin legeak dio lehen munduko gizabanakoek eskubidean ditugula. Hirugarrenekook, ordea, araurik ez, legerik ez, eta gizalegeen eskubideetan oinarritzen dituzten beraien ezinak. zeren eta ezina ekinaren ekinez egina, goseteak lagun, dirurik ez, eta urrea ezin dezakegun kausitu inon, salbuespenak salbuespen.

Horretarako propio antolatu beharko genituzke bidaia naturalak, umeek goza dezaten joeraz