lunes, febrero 23, 2015

wings? birdmanek ez dauka dagoeneko

https://m.soundcloud.com/megan-mathews16/birdy-wings

Eskuarki hemen zail egiten zait nazioarteko abestiak eskegitzea, ezagunak izan, guztiok onartuak izan, milio bat ale salduak izan, edota kokotaraino gaudelako," rengaine" deritzona etengabe ari delako kolpeatzen gure belarri hauskorrak. Eta haiku japoniarrak hartzen ditut eskuartean, era simplean, olerki arraro horiek guztiak kuxkuxeatu, japoniar ez den batentzat erabat arraro, emeki- emeki ari da nire ingurua blaitzen, kulturaz haratago eta ludiko bazter asagoenetarikoari beha, ezin dezaket ezkutatu nire bozkarioa, ezen, munduaren bestaldean be badago zer ikasirik. Txinarrak, Japoniarrak, marokoarrak, niretzat ezezagun diren pertsonei so natzaie tentuz, amodiozko begiradatxoa gura nahiko bazenu erran.
Eta maitekiro miatzen dut nire baitan, eta ni neu olerkari ere izan ninteke, aukeraño bat edukiko banu ezagutarazteko zera;hau da, umetan nuen begirada inozoa galdu nuen aspalditik, eta halabeharrez ez dut inolaz ere laket, ez, inolaz ere ezez.
Michael keatonek jakingo bailuen galdera guztietako erantzun oro!