martes, julio 12, 2016

FOALS...bbk live-n

https://soundcloud.com/guillaume-fausten/07-spanish-sahara?in=guillaume-fausten/sets/foals-live-bbc-6-music-festival-2016



"Forget the horror here
Leave it all down here
It's future rust and then it's future dust"



hau da, ahantsi ezazu sufrikarioa, utz ezazu beheko hementxe berton.....NAIZ mamua, zure atzeko sorbaldan kokatua; NAIZ haserraldia zure ohean, zure buruan, erahila zure burmuinean; etorkizuna desintegratuz doan heinean, hauts bihurtuz doa

eta zerua estalita, lainoarenartean ibilia, eta milaka harbide zikinetik joana, badakusat hantxe etzaten zarela, airea galtzen duen puzgarri baten lez.

harkaitz beltzak eta hareazko hondartz-ertzak, jasatzen ez dudan udak aurrera darrai, eta harea garbitzen dut nire begietatik, espainako saharan murgildua.






viernes, julio 01, 2016

GUDA IRABAZI DUT....

https://musicmp3.ru/artist_broods__album_conscious.html#.V3YVxDGc1vm

hainbat eta hainbat batailla galdu ostean, atzo esan daiteke guda irabazi dugula. JMP etsai gogorra izan da, desleial jokatu zenbait aldiz: dirua erruz lapurtu, ama salatu eta epaitegietara eroan, bizikide erosi eta gugana bidali zentzu txarrez, mehatxuak jaso, auzokideak gure kontra etengabe jarri.....zer gehiago aipa dezaket morroi honen gainean.
Puta seme halakoa!amorrua ematen dit, benetan, esateak erdietsi duela auzokideak gure artean haserretzea, suposatzen dut betirako.
Fraktura soziala jada ezin konpon dezakeguna da. ezen, min itzela egin baitu gizontxok. alde batetik, pertsonak erosi eros daitezke, prezio baxu batean gainera. bestetik, kontratuak areagotu eta loditu daitezke, misterio handirik gabe. eta azkenik, fakturak asmatu ditu eta zorrak kitatu besteei; tontokeria aparta izango litzateke, auzkideak konturatuko balira. orain, tamalez, ezinezkoa da.
berau joana da, baina minduta utzi gaitu, halabeharrez. hortaz, sentimendu gazi goxoa utzi nau horrexek. pozik, baina triste. irabazle gisa, baina bestaldean zerbait galduko banu bezala sentitzen dut neure burua. eta hau guztiau, auzokideak geure kontra jarri duelako, ez dago beste azalpenik.
izorra dadila!izorra daitezela!