sábado, octubre 11, 2014

krisialdi, ebola eta bestelakoak

http://www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/201410/10/mujer-casa-consigo-misma-20141010211438.html

eta irakurtzen nabil el correo egunkarian agertzen den titularra, eta begiak zabal-zabal, ezin sinets dezaket idatzitakoa. baiki!
berekoitasuna honaino hel daiteke, farmazialiariek egiten duten lez beren izenak eta tituluak paneletan imiñita, bada, nor berea, eta jainkoa denon etxeetan. bainan, nire harridurako, ebolaz mintzatzen da gau egun, eta gizarteak inoiz baino larriago ikusten du arazoa. badirudi gaurko gaixotasuna dela; halere, afrika maitian duela 40 urte inguru ari dira pairatzen delako ebola, birusa hilkorra. Lehen, gaur ez bezala, soilik akabatzen zituen beltzak.
Aha! gaur esnatu, telebista martxan jarri eta, voilà, konturatu gara zuriak ere zendu gaitezke birusagatik. eta akorduan, bada, nire oroimenean ESTALLIDO izeneko pelikula bisitatzen dut, zeinetan ebola mutatzen zela, eta AIREZ, bai airez kutsatzen zela, ebola deritzon aldaketa zela-eta. jainkoak lagun gaitzala, berau gertatuko balitzaigu.

eta nondik etorri ote da? zegaitik, ote, orain?
gurea da errua, inondik inora. krisiak lagundu du, direla laguntzen murrizketak, direla lehen munduak afrikarekiko utzikekeria eta axolagabekeria, direla arrazismoa eta xenofobia, direla lan falta eta berorren ondorio tamalgarriak....hala edo nola, afrikarrak bizi dira miseria gorrian(beharbada hemen be bai), eta horrek, ezinbestean, dakar zikinkeria. eta zikinkeria zer?